Asteburu bustia bezain parte hartzaileak izan da pasatakoa. Mozorroz eta karetaz bete zen joan den larunbata Bilboko erdigunea. Giro ederra egon zen jai giroan egunean zehar. 12:30etatik 14:00etara aratusteetako protagonistak gure sintonian sintonian izan ziren zuzeneko saioan. Kale nagusiko gurea 12etan ireki zen. Saioa udaletxeko agintariekin abiatu genuen, Juan Mari Aburto eta Itziar Urtasun Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Saileko Zinegotziarekin.
Bilboko konpartsetako lagunak ere batu ziren saiora eta aratusteetako osagaiak zeintzuk diren azaldu digute.
Farolin eta Zaranbolas Bilbon 1984. urtean sortutako aratusteetako bi pertsonaia dira, eta bilbotarrei egokitzen zaizkigun ezaugarriak ordezkatzen dituzte. Farolin bilbotar farolero harroa da. Harrokeriarik gabeko harroa. Zaranbolas ondo bizitzearen eta bizipozaren ikur bilbotarra da. Elkarren osagarri dira; buru batek behar dituen aurpegi biak. Gainera, parrandazale amorratuak dira bai bata eta bai bestea. Aurten Mikel Martinez izan da Farolin eta Elena Caballero “La Basu” Zaranbolas. Hona hemen larunbateko saioan kontatu zigutena.
Ihauteri, inauteri, aratuste, karnabal, zanpantzar… modu askotara deituak izan dira mozorroz, musikaz, dantzaz, janariz eta edariz bustitako egun hauek. Euskal Herriko herri askotan ospatzen diren egunak dira, era ezberdinetan horien inguruan berba egin digu Xamarrek.
Kale Nagusian goizean zehar musika, fanfarre, antzerki eta giro ederra izan zen. Bizkaiko gozotegi elkarteak Bilboko pastel tipikoa ekarri zuen, “karolina” deiturikoa. Erreseta ere ezagutu genuen.
Jana eta edana ere izan zen kale nagusian, bertoko produktuen azoka, postuen artean bertoko Boga garagardoa dastatzeko aukera izan genuen.
Saio osoa.
Deskargatu hemen.