Zientzia Azokako saio berezia entzungai

Bilbo Hiria irratiak bat egin du berriro Zientzia Azokarekin. Bilboko Plaza Barrian, DBH eta Batxilergoko ikertzaile gazteek landutako 90 proiektu zientifiko aurkeztu dira gaurkoan. Ehunka pertsona elkartu dira, jakin-minak bultzatuta, 90 proiektu aurkeztu dituzte azokan parte hartu duten 313 lagunek. Euskal Herriko 30 ikastetxetako ikasleak izan dira parte hartzaile gehienak. Zientzia kalera ateratzeko modu bat ere bihurtzen da azoka, baina ez da hori xede nagusia. Gazteei zientziaren eta teknologien mundua ezagutzea da ideia, nola egiten den lan, eta zientziaren inguruko balioak transmititzea: kritikotasuna, ezagutza… Horregatik, gazteen ikerketa lanez gain, eremu profesionala ere dago azokan, unibertsitatetako ikerlariak, tailerrak, eta bestelako proiektu ugari azaltzen aritu dira egun osoan zehar.

Lehenengo gonbidatua eremu profesionaletik etorri zaigu. Ehu-ko farmazia fakultateak “elikagaien glutena detektatzeko tailera” antolatu dute, Birginia Navarrok ekarri dizkigu xehetasunak.

Marrazketa momentuan eta unean unean egiten ibili dira Dibuja todo el rato sin parar elkarteko kideak, elkartea ezagutu dugu Ander Elorriagarekin.

Kataluniatik etorri zaigu Elisabeth Calabuig ikerlari gaztea #ZientziaAzoka honetara eta gure galderei erantzun die, katalanez. Hau bezalako azoketan ibili da umetatik berean eta orain diseinu diseinuaren ingeniaritza ikasten ari da.

Deustuko unibertsitateak hainbat proiektu eta ikerketa lerro eraman ditu Zientzia Azokara. Garuna ezagutzeko gunea izan da. Bertan neuropsikologia taldeak parte hartu du. Naroa Ibarretxe, Itsasne Sanchez eta Oihane Saenz izan dira, gaur egun esku tartean dituzten ikerketak azaldu dizkigute.

Esti Linares eta Iñaki Ibarluzea hurbildu zaizkigu, eremu digitalean dauden portaerak aztertzen dituzte,  sare sozialen postureoa eta ziberjazarpena ikertu dute. “Neskek jazarpena beren gorputzarekin lotua jasaten dute, eta mutilek heteronormatibitatetik atertzen direnean”.

Musikaren eta instrumentugintzaren baitan ere badago zientziarik, soinuak uhinak, dardarak eta frekuentziak direlako. Bilboko Bele Lutheria Luteria eskolako Luis Artolak langintza horren atzean dagoen zientzia azaldu digu.

Gazteen proiektuak ezagutzeko aukera ere izan dugu, Andere, Ane eta Gorane Santurtziko @bihotzgaztea ikastolatik etorritako 3. DBHko ikasleak dira eta “Plastikozko irlak” izenburuko proiektua ekarri dute, gizakiok botatako plastikoak itsasoan eragiten duen kalteaz diharduena.

Oihanek @elhuyar en eskutik sortutako @bizilabe ekimena zertan den kontatu digu. #ZientziaAzoka honetara haurrek zientzia ezagutzen hasteko prestatu dituzten tailerrak eta Deustuko Bidarte udaltegian egiten dutena azaldu digu.

Lexuri eta Naroa @Begonazpiikas ikastolatik etorri dira eta “Kristalizazioa” euren proiektua azaldu digute, kristalizazio prozesua azaltzen duena.

Saio osoa hemen entzungai:

Saioa deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Lekeitiok hartuko du Ibilaldia Igandean

al. Mai 13 , 2019
Badator ibilaldia, 40. Bizkaiko ikastolen jaia ospatuko da igandean Lekeition, Haratzago da ibilaldiak aukeratu duen leloa. Lekeitiko azkue ikastolari egokitu zaio aurtengo ibilaldia antolatzea. Ainara Ikaran Lekeitioko Azkue ikastolako presidenteak azpimarratu du ikastolek “hasierako helburuari” eusten diotela: “etorkizuneko herritarrak hezi” eta “euskaldundu”. Kilometro bi eta erdiko ibilbide laburra atondu dute Ibilaldirako, ia […]

Honekin lotuak