Lapikoak sutan, tomate eta piper txikituak, zuritutako patatak eta hegaluze zatiak… Inor ez da kroketa bere herrian gaurkoan Marmitakoa sukaldatuko dugu. Erabiltzen diren osagaiak ondo kontrolatu behar dira. Marmitakoak ez du beste sekreturik. Marmitako izena arrantzaleek erabilitako marmita edo lapikotik datorkio. Kantabriako ekialdean gaztelaniazko marmita edo frantsesezko marmite izena du, mendebaldean, berriz, sorropotún. Jatorrian plater xumea izan arren, egun euskal sukaldaritzaren plater nagusienetako bat da. Hegaluze arrain urdina izanda estimatua da oso bere elikatze-balioagatik. Bizkaiko golkoaren kostaldeko herri askotako jaietako protagonista izaten da, txapelketa gastronomikoak direla eta. Herri askok aldarrikatzen dute bere jatorria, ezezaguna den arren.
Deskargatu hemen.