“A25 ERRESISTENTZIA FEMINISTA. ZUEN HIPOKRISIA INDARKERIA DA!” Lelopean kalera ateratzeko deia egin du Euskal Herriko mugimendu feministak, gaur, kalean egindako agerraldi baten bidez. Gaur zortzi izango da, azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna, eta Bilbon, Jesusen Bihotzetik abiatuko da manifestazioa. Deialdiaren inguruko xehetasunak emateko gurekin izan dugu Ekhi, mugimendu […]

Euskal folklorea eta elektronika uztartzen ditu Neomak taldeak. 2021. urtean hasi zuten bidea, eta bigarren lan luzea argitaratu berri dute, “Lazturak Orbain”. Alaitz Eskudero eta Irati Gutierrez taldekideak izan dira gurean, eta beldurrei eta aldaketei egindako albuma dela kontatu digute. Gaineratu dute, oraingo honetan, orbainak ezkutatu beharrean, erakutsi nahi izan […]