Gaurkoan Josu Larrinagak adimen artifizialaren gaia ekarri digu. Konputazio ahalmen handia eskatzen dute AEBetan sortutako adimen artifizialeko modeloek ChatGPT eta enparauek, baita datacenter edo datuen gordeleku erraldoiak ere, eta bi prozesuek, arrazoibideak zein datuak gordetzeak, energia asko kontsumitzen dute. Sortu dira Txinan beste eredu batzuk, efizienteagoak-edo, askoz kilowatt gutxiago kontsumitzen […]
Eguna: 2025-11-19
Diska berria argitaratu zuen Delirium Tremens taldeak iazko azaroan, eta iragarpen horrekin iritsi zen hurrengoa ere: azaroaren 29an eszenatokiei agur esango die Santana 27 aretoan. 2021. urtean itzuli ziren, eta ziklo honi amaiera emateko ordua dela erabaki dute orain. Andoni Basterretxearekin, taldeko abeslariarekin, aritu gara solasean eta argi adierazi du […]
Mirotzak hegan etorri dira autobus batean Gasteiztik Bilbora. Hirukote jator honekin batera saio benetan dinamikoa irten da eta oso ondo pasa dugu irratian. Gizon bizardun bat ardatz bezala agertu eta bere bueltan ibili gara ordutxo honetan. Babesari buruz aritu gara, zirkuito eta lagunen garrantziaz, eta talde baten hasiera bizitzeaz, beste […]
