Gaurko irrati saioa Jeff Tweedy-rekin abiatuko dugu. Chicago hiriko musikari ezaguna dugu Tweedy, Wilco taldeko arima, eta bere bakarkako disko berrian, Twilight Override, introspekziorako eta soinu bilaketa pertsonalerako leku berezia topatu du; folk eta rock alternatiboaren barrenean bidaiatuko dugu, bere ahots eta melodia bereziekin. Jarraian, Marta and Tricky bikotearen Out […]
Eguna: 2025-11-18
Gaur, Xabin Fernandez sortzailea izan da gurean. Zaku berekoak lanaz hitz egiteko.Bakardadea, oroimenak eta gizakiaren barneko haustura uztartzen dituen bakarrizketa dramatiko honetan, antzerkia eta txotxongilo-teatroa elkartzen dira. Proiektuak Lautan Hiru laguntza jaso du aurten, eta 2026ko otsailean VIII. Lautan Hiru jaialdian estreinatuko da. Gizon baten delirio poetiko baten bidez, ikusleek […]
La Mapatxa Teatroak bere lehen lana aurkeztu du: Loreen hizkuntza. Federico Garcíaren Doña Rosita la soltera obraren abiapuntu du antzezlanak, gaur egungo maitasun-harremanei begiratzen die: ghosting-a, pantailen bidezko ligatzeak, ilusioak eta desadostasunak, beti ere umorearen tonuan.Zortzi koadroz osatutako komedia honek loreak erabiltzen ditu konkistaren eta itxaropenaren metafora gisa, Mikel Losada […]
