Parisko akordioaren hamargarren urteurrena ARGIA astekarian

ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, Eiffel Dorrea ekarri dute, baina goiko zatia apurturik ikusten da. Izan ere, larrialdi klimatikoari loturiko Parisko akordio marabillosotik 10 urte igaro dira… eta, hara, ez dira helburuak bete. Barrualdean, hirien turistifikazioari buruzko erreportajea egin dute. Italiar kazetari batek Donostiako errealitatea aztertu du, baina tira, izan daiteke Donostia, Bilbo edo Baiona. Italiar batek idatzi du, italieraz, italiarrentzat: Italiako herritarrak mugiarazteko helburua du, Euskal Herriko militantzia ereduak kontatuta. Bukatzeko, Koldo Otamendi Kojo, musikazale ezaguna, Musika Zuzenean-eko kidea. Talde askoren managerra, musika talde asko elkarrizketatu ditu… Urteak daramatza horretan. Elkarrizketa egin dio Amets Arangurenek.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Atxuriko bertso saioan izan gara

og. Abe 11 , 2025
Euskararen astea antolatu zuen abendu hasieran Atxuriko Jai Batzordeak eta, besteak beste, abenduaren 4an bertso afaria izan zuten 11SU elkartearen lonjan. Enkarnazio kalean dagoen auzotarren ekimen honetan, besteak beste, etorkinek eurek sortutako Marmita taldeak ostegunero afariak prestatzen ditu eta auzo euskaltegia egiten dute astean behin, A0 mailako hastapen edo harrera […]

Honekin lotuak