Garazi Murua asteon ARGIA astekarian

Gorka Peñagarikanorekin batera ARGIA astekariaren urteko lehen errepasoa egin dugu. Azalean, Garazi Murua futbolari gazte algortarra eta orain arte Athleticeko kapitaina izandakoa. Lesio baten ondorioz, erretiroa hartu du 30 urterekin eta ikasketak amaitu eta lanean hasteko gogotsu dagoela ere esan dio Onintza Enbeitari. Barrualdean, Tolosako Laskorain ikastolak ezarritako ebaluazio modu berria, ohiko ebaluazio-azterketarik gabea (eta badirudi funtzionatu duela). Bukatzeko, Balear Uharteetako hazi elkarte bateko kide bati elkarrizketa dakar aste honetako ARGIAk, bertako landare eta haziez.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HAUXE GURE LURRA: Adimen artifiziala eta gizakion "dimisioa""

og. Urt 9 , 2025
Gaurkoan, adimen artifiziala mahaigaineratu du Josuk, gizartean izango dituen eragin posibleak aztertzeko, Juan Luis Zabalak idatzitako Dimisioa nobela abiapuntutzat hartuta. Nobela utopiko/distopiko horretan azaltzen da nola, adimen artifizialaren garapenaren testuinguruan, gizakiok amore ematen diogun gauza asko aldatzeari, garapenari, ekinbideari, adimen artifizialak gidatutako gobernu bati agintzen utzita… Beldurrak eta susmoak egon […]

Honekin lotuak