Gaurkoan, adimen artifiziala mahaigaineratu du Josuk, gizartean izango dituen eragin posibleak aztertzeko, Juan Luis Zabalak idatzitako Dimisioa nobela abiapuntutzat hartuta. Nobela utopiko/distopiko horretan azaltzen da nola, adimen artifizialaren garapenaren testuinguruan, gizakiok amore ematen diogun gauza asko aldatzeari, garapenari, ekinbideari, adimen artifizialak gidatutako gobernu bati agintzen utzita… Beldurrak eta susmoak egon dira azken bi mendeotan, gizarte industrialean zein postindustrialean, garapen teknologikoak ekarri eta ekarriko dituen ondorio on eta txarren balantzari begira. Neoluddismo ikuspegi zuhurretik, adimen artifizialaren aurrean halako prebentzioak izan behar ditugu, XX. mendeko teknologiak, langileak baino gehiago enpresen jabeak onuratu zituen bezalaxe, orain garatzen ari den adimen artifizialak langile asko onuratu barik ordezkatu egingo dituelakoan, plataforma handien eta kapital handien mesedetan. Baina badaude bestelako dimentsioak ere, esaterako,adimen artifiziala ez da adimen filosofiko edo egiazale bat, gizaki batzuek sortua baizik, eta gizaki haiek irakatsitako ideiak (alborapena edo sesgoa) izango du (argazkia: OpenAI’s DALL·E / ETX Majelan pic).
Deskargatu hemen.