PIPERPOLIS: “Kolapsoa” antzezlana, desazkundea ere saldu daitekeenean

Gaur egun, “kolapsoa” hitza gero eta gehiago entzuten dugu. Sistema ekonomikoaren kolapsoa, klima larrialdia, zaintza-sistemaren gainbehera… Badirudi amaiera baten atarian bizi garela etengabe. Baina… zer gertatzen da kolapsoa bera ere produktu bihurtzen denean? Publizitate agentzia batean kokatzen gaitu Kolapsoa antzezlanak. Edozer saltzeko gai diren hiru langile, behar ez dena ere bai. Brainstorming amaigabeetan murgilduta, ideiak sortzen, erritmoari jarraitzen, beti pixka bat azkarrago, beti pixka bat lehenago. Harik eta bezero batek huts egiten dien arte. Eta orduan, erabaki erradikala hartzen dute: produktu hori boikoteatzea. Are gehiago, deshazkundea saltzea. Jendeari… ez erosteko esatea. Baina sistemak ez du hain erraz uzten. Jon Ander Urrestiren testu eta ekoizpenarekin, Matxalen de Pedroren zuzendaritzapean, umorea, absurdoa eta satira uztartzen dituen proposamena da Kolapsoa. Fikzio infinitu baten barruan bizi garela dio, eta agian apokalipsia lehen lerrotik ikusiko ez dugula… baina haren absurdoaz barre egiteko aukera badugula.

Deksragatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI #140: Mikroorganismoak eta itsas ekologia (Estibalitz Txurruka)

og. Ots 26 , 2026
EHUko Landareen Biologia eta Ekologia saileko doktoratu ondoko ikertzailea da Estibalitz Txurruka. EHUko ibaien ekologiaren laborategian kolaboratu zuen eta gero, Bartzelonan, Ozeanografian eta Itsas Ingurumenaren Kudeaketa Masterra egin zuen. Master amaierako lana Bartzelonako Instituto de Ciencias del Mar-en egin zuen. Itsas ekologia da, egun bere ikerketa lerroa, eta bere doktorego […]

Honekin lotuak