Petti nafar musikariak bakarkako bere zazpigarren diskoa atera du argitara berrikitan. Lanak “Hotzikarak” du izena eta Pettik eta Etxeko Uztak sinaturik dator. Ostegunero gure irratian egiten duen kolaborazioan, Rafa Ruedak disko hau aurkeztu nahi izan digu, ekoizpen lan landua eta biribila delako uste osoan. Lantaldea osatzen duten musikariak banan-banan aurkeztu ondoren, diskoaren ekarpen musikala aztertu du Rafak eta saioaren azken atalean hitzei eta hitz horien egileei erreparatu die. Bi kanta entzun ditugu: “Bi bide” eta “Sekula ez erortzeko”.
Honekin lotuak
-
2024/02/14
Eskolako haurren motxilak, kaltegarriak?
-
2016/04/28
EREMUZ KANPO 4X17: DOGMA 95
-
2007/02/08
SOINUGELA: Bonnie Raitt eta Peruchín