Euskal kulturgintzaren transmisioa gradu ondoan Itxaro Borda idazlea izan da. Bidai bat proposatu digu gaurko solasaldian, bidai bat lurraldean barna, hizkuntza eta sorkuntzan. Lurraldeak egiten du ardoa edo artoa egiten du, baita idazlea, Itxaro Bordak ez du ulertzen bere idazkera bere lurralde gabe. Literatura alorreko lehen urratsak 1982an eman zituen, Luzien Etxezaharretarekin elkarlanean, Maiatz aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen. 1984an argitaratu zuen bere lehen liburua “Bizitza nola badoan” Harrezkero hainbat eleberri, narrazio eta olerki argitaratu ditu. Hizkuntza ere izan dugu bidaide, euskara, baikor agertu da Itxaro, izan ere transmisioa eman da, nahiz eta inkesta soziolinguistikoek hori ez duten agertzen. Esku artean duen azken lanaz ere mintzatu zaigu, Maiatz aldizkariko hurrengo zenbakian argitaratuko den antzezlana.
Deskargatu hemen.