SUKARRA, GURE BURKIDEA Oier Gorosabelen eskutik

Gaurkoan Oier Gorosabel sukarran inguruan mintzatu zaigu. Beharbada sukarra da etxean erabil dezakegun terapia fisikorik indartsuena. Interesgarria da sukarraren zantzu goiztiarrak ezagutzen ikastea: tenperaturak hamarren gutxi batzuk igotzean, hotzikarak sentitzen ditugu. Horrez gain, azala eta giharrak hipersentikor daudela igar dezakegu; hau da, min leun batekin bezala. Buruko kongestioa edo begiak biratzean mina dugula ere igar dezakegu. Horrelako sintomek sukarra etortzear dagoela esaten digute eta, beraz, abantailaz joka dezakegu: alegia, gaixotu aurretik senda gaitezke. Horrelakoetan, bizkorrena sukarrari laguntzea izaten da: ohean goizago sartu eta manta bikoitza jarri, “sukar artifiziala” sortuz. Infekzioak indarra hartu baino lehen kontraerasoa eginda, biharamunean ondo jaikiko gara. Batzuetan ostera, zezenak harrapatu eta konturatu orduko gaixorik egongo gara, 38-39ko tenperaturaz. Zer egin orduan? Kasu horretan ere, bide zuzenena sukarrari laguntzea izango da: ohea, mantak, izerdia eta ur botila.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Tomiris antzezlanean indarkeria matxista ardatz

az. Eka 27 , 2018
Tomiris. Mendeku zilegi baten istorioa izeneko antzezlana entrenatu berri du ATX teatroak. Indarkeria matxista hartu dute ardatz antzezlanerako. “Zilegizko mendekuari” buruzko obra da, formatu txikikoa; indarkeria matxistan ardaztuta, errealitatea eta fikzioa uztartzen ditu. Iñaki Ziarrustak sorturiko antzerki taldearen lanaren emaitza da, bera aktore bakarra duen obra. Gordin bezain sentsuala, erreala […]

Honekin lotuak