Elkarturik, bizipoza lortzeko bidea irekiz

Bizipoza elkarteak “Gure bizipoza, guztiona” izeneko dokumentala ekoitzi dute, zeinak elkartearen nondik norakoak azaltzen dituen.  Lan hau jendarteratzeko hainbat emanaldi antolatu dituzte. Elkarte honetako partaideek, hau da haur eta familiek, egunerokotasunean bizi duten errealitatea ezagutaraztea da Bizipoza elkartearen asmoa. Gizabanako guztien eskubideak bermatuko dituen gizarte inklusibo bat eraikitzen laguntzeko hain justu ere.

Dokumentalaren aurkezpena Azaroaren 20an iritsiko da hona, Bilbora. Bidebarrieta kulturgunean eskainiko duten ekitaldia, arratsaldeko 7etan. Gainera, bai dokumentala, bai elkarte bakoitzaren inguruko mikro-dokumentalak ere, dokuweb batean daude ikusgai www.bizipoza.eus webgunean.

Anabel Arraiza elkarrizketatu dugu, egitasmoaren arduraduna.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Zugzwang" mugitzeko beharraz dihardu Willis Drummond taldearen bilduma berriak

og. Aza 7 , 2019
Willis Drumond taldeak gaur bertan aurkeztu du lan berria. Jurgi Ekiza, Xan Bidegain eta Felix Buff estudioko seigarren lanarekin irratira batu zaizkigu. Zugzwang izenburua du, xakean  egoera bat dugu, balio duen mugimendu bakarra da. 10 kantu berri Atala estudioan grabatuak eta Johannes Buffek ekoitziak. Gaur eguneko gaiei kantatu diete, 2019an […]

Honekin lotuak