Jarduera etenaldia Kafe Antzokian, eta konfinamendu osterako aurrikuspenak

Martxoaren 12az geroztik itxita daude antzokia, zinemak eta tabernak. Konfinamendua leuntzen doa eta faseka zabaldu eta  antolatuko dira hainbat jarduera,  baina distantziamendu soziala bermatzeko ezarri diren edukiera mugak eta bestelako neurriak ikusita, zailtasun asko ikusten dute jarduera aretoetan. Kafe Antzokira jo dugu eta bertako Mikel Urbeltz dugu gurekin. Berak kontatu digunez, oraindik xehetasun gutxi dago aretoek bete behar izango dituzten baldintzen inguruan, baina dagoeneko aipatutako neurriekin zailtasun handiak ikusten ditu berriro zabaltzeko. Zuzeneko musika, kultura berez kutsakorra dela azpimarratu du Mikelek, beraz zain egon beharko eta egoerak dakarrenarekin aztertu eta ikusiko da. Printzipioz hilabete hauetan programatuta zeuden kontzertuak atzeratu egin dira.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Inor ez da kroketa bere herrian: Azoketako ezinbesteko jakia da taloa

ol. Mai 8 , 2020
Egin ezazu ariketa bat: pentsa ezazu zer jan duzun azken egunetan. Beharbada, okela, arraina, barazkiak, fruta, arroza, espagetiak, ogia, jogurtak eta abar. Denetatik. Mundu osoko jakiak eta jaki horiek prestatzeko hamaika modu ditugu eskura. Baina gaurko elikagaien aukera zabalak ezkutatu egin du garai bateko egoera. Garai batean egunero jaten zen […]

Honekin lotuak