Bilboko auzoetako jaiak bertan behera geratu dira larrialdi egoera indarrean sartu zenetik. Deustuko jaiak izan ziren lehenak erabakia hartzen eta, ondoren, bertan behera geratu dira maiatz-ekaineko Bilboko auzoetako jaiak. Auzotarrok, Bilboko jai batzordeen koordinakundeak Bilboko Udalari jaien etorkizunari buruzko informazioa eskatu dio eta ez dute erantzunik jaso. Jai batzordeek “arduraz jokatu” eta prestaketa lan guztiak alboratzeko erabakia hartu arren, Bilboko Udalaren erantzun eta azalpen falta nabarmendu ditu Nerea Zuloaga Auzotarrokeko kideak.
Deskargatu hemen.