Bilbao Arenak hartu zuen larunbatean Bizkaiko Bertsolari Finala. Ia 4000 lagun batu ziren bertatik bertara bertsolarien kantuak entzuteko. Nerea Ibarzabal Salegik irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, lehenengoz, Jone Uriarekin buruz burukoa jokatu ondoren, baina aurretik hainbat ariketa egin behar izan zituzten. Haren ondotik sailkatu ziren, azkenean, Etxahun Lekue Etxebarria, Xabat Galletebeitia Abaroa, Onintza Enbeita Maguregi, Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola eta Gorka Pagonabarraga Agorria. Zuzeneko emankizun berezia egin genuen, Erlantz Ibargurengoitiarekin batera iruzkinak egiten Haizea Arana, Aner Peritz Manterola eta Maite Sarasola aritu ziren.
1. zatia entzun:
2. zatia entzun: