2019. urtean sortu zuten BULEGO taldea Azpeitian Tomas Lizarazuk, Xabier Arrietak, Ruben Lizarraldek, Jontxu Apek eta Itziak Beitiak; egun, lehen hirurak aritzen dira oholtza gainean. 2020. urtean EP bi kaleratu zituzten, eta 2021ean Erdian oraina debuteko disko luzea kaleratu zituzten. Gaur bira amaierako azken kontzertua dute Bilboko Kafe Antzokian. Tomas Lizarazu taldeko abeslariarekin kontzertuaren, taldearen eta etorkizunaren inguruan hitz egiten aritu gara.
Gaurkoa bezalako egun batez zendu zen Baionan Agosti Xaho Lagarde, 1858ko urriaren 23an. Zuberoako Atharratze herrian 1811ko urriaren 10ean sortua, Xaho euskal kazetaria, idazlea, hizkuntzalaria eta politikaria izan zen. Haren pentsamoldea, ezkerreko euskal nazionalismo baten lehen aurrekaritzat hartzen da. Erromantiko sutsua zen. Euskaldunen jatorriaren eta historiaren inguruko hainbat kontakizunen asmatzaile […]