Pilota hizpide, frontoiaren mugetatik kanpo ere aritu gara. Bote luzea moldea ekarri dugu Eneko Uribe Algortako bote luzea taldeko kidearen ahotan (Euskal Herriko txapeldun handiak); Ellande Alfarok ESKUTIK kooperatibaren berri eman digu eta Iñaki Urrutia armintzarrak pala moldearen denboraldia ekarri.
Pilota, hiru mundutan + Maite Sarasolaren bertsoak, Kirol Markak, Aerobik irakaslea(k), musika…
On egin.
Kaixo, Bestiak gara Karmela espazio okupatuko liburutegi politiko eta autogestionatua. Herri borroken begiradatik antolatzen dugu kolekzioa eta bi astean behin gomendioak ekartzen dizkizuegu. Gaur Katakrakek argitaratutako “Rote Zora. Hiri-Gerrilla feminista piztiaren bihotzean” liburua gomendatu nahi dizuegu. Rote Zora 1974tik 1995era bitartean alemanian ekintza armatuak egin zituen eta soilik emakumez osatuta […]