STENDHALEN OIHARTZUNAK: Luis de Pabloren oihartzunak

Gaurkoan izen propio baten inguruan arituko da Garazi Navas. Saioaren izenburua  “Luis de Pabloren oihartzunak” da, Luis de Pabloren obraren soinu, doinu, erritmo, ehundura, zarata, polifonia eta ideiak ekarri dizkigu Garazik. Beraz, bilbotar entzutetsu baten inguruan aritu da, monografiko bat eskaini dio.  Luis de Pablo Costales Bilbon jaio zen 1930eko urtarrilaren 28an eta Madrilen hil, 2021eko urriaren 10ean, orain dela gutxi, zoritxarrez. XX. eta XXI. mendeetako musika garaikideko estatuko konpositoreen artean handienetarikoa, obra kopuru izugarria utzi duena eta dagoeneko gure musikaren historiaren parte bihurtu dena. 150 obra baino gehiago idatzi zituen: bai instrumentu solistentzat, bai ganbara-musikako talde txikientzat, orkestra, koru, opera eta zinemarako musikaz gain.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BEHIALAKO EGUN BATEZ: Martin Luther King eta Vietnam

og. Api 4 , 2024
Gaurkoa bezalako egun batez, egin zuen Martin Luther King-ek Vietnamgo gerraren aurkako aldarria. 1967ko apirilaren 4a zen. Amerikako Estatu Batuetako afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko ekintzaile garrantzitsuena zen ordurako Martin Luther King Jr. predikari baptista, 1964an Bakearen Nobel Saria eskuratutakoa. Egun hartan bere diskurtsorik garrantzitsuenetakoa eman zuen New Yorkeko Riverside elizan, […]

Honekin lotuak