Erasoen aurkako estrategia berria aurkeztu dute gaur

Gaur aurkeztu dute erasoen aurkako estrategia berria, “Errespetu nagusia” lelopean. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak argi adierazi du udal talde guztiak prest daudela poza eta festa bermatzeko. Bilboko Udalak eta Bilboko Konpartsek, jaiei lotutako entitateekin batera, Aste Nagusian eraso matxistak, arrazistak eta LGTBIQfobikoak gertatzen direnerako aholkularitza- eta jarduera-protokoloa berritu dute. Abuztuaren 17an jarriko dute abian.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Ongi etorriak dira pertsona guztiak baina ez jarrera guztiak"

ol. Abu 16 , 2024
Gaur aurkeztu dituzte Bilboko Konpartsek erasoen aurkako lantaldeak Aste Nagusirako prestatu duen protokolo eta dinamikak. Iazko Aste Nagusia amaitu zenetik ibili direla lanean azaldu dute eta argi adierazi pertsona guztiak direla ongi etorriak baina ez jarrera guztiak. Bestalde, adierazi dute erasoren bat ikusiz gero, babesa eskaintzeko erasoa pairatutako edonori eta […]

Honekin lotuak