Unai Madariaga, Eneko Ajangiz, Alvaro Olaetxea eta Mikel Irigoyenek osatutako EZEZEZ taldeak gaur kontzertua du Kafe Antzokiko Kutxa Beltzean 20:15ean. Unai Madariaga da taldeko abeslaria eta telefonoaren beste aldean izan dugu xehetasun gehiago emateko. Bigarren lanarekin haien estilo eta soinua topatzen ari direla azaldu digu eta gaineratu du orain taldean sortzen dituztela abestiak. Bestalde, gaur gaueko kontzertua ezberdina izango dela baieztatu du eta bigarren diskoaren aurkezpen ofiziala eta agurra. Izan ere, hurrengo lan luzea prestatzen ari dira eta 2025eko neguan kaleratzeko asmoa dute. Gainera, taldearen izena nondik datorren ere azaldu digu Unaik.
Deskargatu hemen.

