Irratia bizipozten segitu dugu asteon, eta Josu Jauregirekin egon gara solasean; Josu Etiopia Utopia Fundazioko kidea da eta berak kontatu dizkigu fundazioaren nondik norakoak. 2009. urtean sortu zen Fundazioa eta egun ere helburu berarekin jarraitzen du: Tigray eskualdeko, eta hedaduraz Etiopiako erkideko babesgabeenean bizi-baldintzak hobetzea. Horretarako, sentsibilizazio proiektuak egiteaz gain, proiektuak garatzen dituzte Tigray eskualdean. Esaterako, uraren eta hilekoaren afera dute orain eskuartean. Etiopiako eta bereziki Tigray eskualdeko egoera ere zein den kontatu digu Josuk. Gainera, hemendik Euskal Herritik laguntzeko aukerak ere azaldu ditu.
Deskargatu hemen.

