Esne Beltzak lagun handiz inguratuta agur esango du Bilbon

Iazko azaroan iragarri zuten agurra eta iristear da eguna. Larunbatean Esne Beltza taldeak azken kontzertua eskainiko du Bilbao Arenan. Tartetxo bat egin digu Zigor DZk horretaz jarduteko. Talderen ibilbideko zortzigarren diskoa kaleratzearekin batera, agurra eta azken bira iragarri zuten. Hemezortzi urteko ibilbideari lagun askorekin emango diote bukaera, Bilboko agertokian lagun musikariak izango baitira: La Pegatina, Chambao, El Canijo de Jerez, Moro Bad Sound, Pini, Juantxo Arakama, Gorka Suaia, Endika eta Maisha (121 Krew), Ama, Flavio, Xiberoots, Kimua Dantza Kolektiboa, Green Valley eta Pucci.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

STENDHALEN OIHARTZUNAK: "Gerhard-en oihartzunak"

az. Urt 29 , 2025
Gaurko Stendhalen oihartzunak saioan Roberto Gerhard konpositorea ekarri dugu. XX. mendeko espainiar konpositorerik garrantzitsuenen artean aurki dezakegu, “Zortzien Taldea” edo “Madrilgo Taldea” deituriko konpositore-taldeko sortzailerik nabarmenenen artean dagoena. Talde hau poesian “27ko Belaunaldia” deitzen diogun horren (Lorca, Cernuda, Aleixandre, Alberti…) baliokide musikala da, eta Ernesto eta Rodolfo Halffter, Fernando Remacha […]

Honekin lotuak