HAUXE GURE LURRA: Urdaibai MTA (Megaproiektu Turistiko Autoritarioa)

Busturialdean dago Urdaibai, duela 40 urte, 1984. urtean, Biosferaren Erreserba izendatutakoa. eta bertan MTA (Megaproiektu Turistiko Autoritarioa) eraiki nahi dute, Iñakik azaldu digunez. Megaproiektua zer da? Negozioa egiteko normalki kanpoko eragileek diseinatuta, etekina atera eta kanpora eramateko pentsatua. Glokalizazio fenomeno globalak toki zehatz batean garatzen dituzten proiektuak dira, mega proiektuak dira, diru asko dagoelako jokoan. Turistikoa da, Bilbon dagoen Guggenheim museoa den moduan. Nortzuk aberastu diren eta nortzuk zer neurritan kaltetu diren (megaproiektuak ekarritako turistifikazioa garatzen den inguruneko bizimodua hankaz gora jartzen denean, arazo sozioekologiko sakonak). Autoritarioa da proiektua, haren sustapenean legeak aldatzeraino. Busturialdean eztabaida dago, gizartean, MTA honen inguruan, baina agintariek (EAEkoak, Bizkaikoak eta Gorroño alkateak) ez dituzte bertako gizartearen kexak eta kezkak entzun nahi izan: eztabaidak eztabaida, egin egingo da eta kitto.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI #133: Mitoak argitzen paleontologiaren eskutik (Xabier Murelaga)

og. Mai 8 , 2025
Geologiaz, arroka motez eta arroka sedimentarioek ematen diguten informazioez jardun dugu Xabier Murelaga geologo eta paleontologoarekin. Bere ikerlari sena irudimenak noraino bultzatu zuen kontatu digu eta irudimenaren garrantziaz jardun dugu, izan ere, paleontologoek antzinako egoerak irudikatu behar dituzte, detektibeak balira bezala. Baina irudimena bakarrik ez da nahikoa iragana nolakoa izan […]

Honekin lotuak