Hyperbolika taldea izan dugu gurekin aste honetan. Donosti eta Aretxabaletatik datorren duo berria dugu hau. Haien bide musikalean garrantzitsuak izan diren erreferenteak ekarri dizkigute eta hainbat gai irten dira bitartean. Esperimentatzen jarraitzeko gogoak dituztela argi utzi digute, ea laster kontzerturen batean ikusten dugun elkar.
Gaurkoan Josuk Natura leheneratu orain manifestua izan du hizpide, hainbat euskal talde ekologistek urrian sinatutakoa. Dokumentu horretan galdegiten diote EAEko Gobernuari neurriak har ditzan Legean ezarritako epeen barruan, EAEn degradatutako guneak identifikatuz eta horiek leheneratzeko neurriak indarrean jarriz, inongo aitzakiarik gabe. Adibidez, lan publikoen ondoren iraulitako lurrek panpa belarraren inbasioa […]