Aste honetan Dima eta Durangotik etorri zaizkigu gonbidatuak. Oier eta Gorka izan dira gurekin, GARRAIO taldeko partaideak. “Ezeren alde” izenpean kaleratu berri duten kanta aurkeztu digute, eta uda ostean etorriko denaren pistaren bat eman digute baita ere. Garraioak, bidaiak, kontzertuak eta beste gai batzuen artean, kanta zerrenda polita irten da, udari sarrera ofiziala eman diona.
Sua taldea bere hirugarren diskoa prestatzen ari da, Urdulizko Tio Pete estudioan. Udazkenean argitaratuko dute lan berria, baina dagoeneko “Sutea” izeneko kantu bat plazaratu dute. Tartetxo bat hartu dugu Sua Taldeko Anerekin hitz egiteko. Kantu zuzena da, eta bertan genozidioa, umeen sufrimendua eta desoreka soziala salatzen ditu. Anerek azpimarratzen du […]