Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Euskararen egoera larrian sakontzen duen erreportaje landua nabarmendu dute: “Euskararen alarma gorria“. Gordin hitz egiteko garaia da: hizkuntza-politika aldatzen dugu, edo euskara galtzen dugu horrela jaso dute lerroburu nagusian. Jone Gartziak sinatu du erreportajea, UEMAren azken txostenetan oinarrituta. Bestalde, ETBko aurkezle Andrea Arrizabalaga bilbotarra elkarrizketatu dute Gorputz Hotsak atalean —gaixotasunei eta gorputz aniztasunari buruzko espazioan—. Arrizabalagak migrainak ditu, eta bere esperientziatik hitz egin digu. Eta bukatzeko, Altxa Burua ekimeneko Telmo Lazkano izan dugu gurekin. Datorren astean Izarkomek hezkuntza arloko digitalizazioari buruzko gida bat kaleratuko du, eta Lazkanok testu bat idatzi du bertan.
Deskargatu hemen.

