35.saio hau orain arte sortutako politena dela esan dezakegu. Tu-K taldea izan dugu gurekin, distantzian batuta. Belaunaldi arteko loturekin batera, hainbat gai irten dira mahai gainera eta solasaldiak kanten zerrenda eraldatu du. 80. eta 90. hamarkadetatik gaur arte antzemandakoak aipatu ditugu, bizitzak ekarri dituen bueltekin batera. Horien artean, seme-alabak agertu dira, Izar, Eneko eta saioan izan dugun Markel, itzulera eder honen parte bihurtu direnak. Josu egon da gurekin hasieratik eta musikaren alde bisuala oso presente izan dugu elkarrizketan. Bideoklipak, argazkiak, portadak, animazioak, etab. Dokumentaturik geratu den guzti hori oraindik harrapatu edo sortu gabe daudenekin elkartuko da, eta gu hemen egongo gara, adi, Tu-K-k ekarriko digun berri horren zain.
Deskargatu hemen.


EDERRA, milesker