LANAREN EKONOMIA: Lanbidearteko Gutxieneko Soldata Euskal Herrian igotzearen aldeko borroka

Azken hilabeteetan, Euskal Herriko sindikatu guztiek azpimarratu dute beharrezkoa dela Lanbidearteko Gutxieneko Soldata (LGS) igotzea. Gaurko saioan, Lanaren Ekonomia programaren 9. denboraldiko lehen atalean, euskal LGS propioa ezartzearen aldeko argudio nagusiak eta sindikatuen artean dauden ikuspegi taktiko zein estrategikoen aldeak aztertu ditugu. Testuingurua kokatzeko, Hordago-k argitaratutako artikulua hartu dugu abiapuntu: bertan nabarmentzen da Espainiako Gobernuak ezarritako LGSa euskal soldatapeko langileen %2,9k baino ez duela jasotzen, eta kolektibo horren laurden bat etxeko langileak direla. Hala ere, eztabaida irekia da oraindik. LGSaren igoerak arrisku batzuk ere ekar ditzake, batez ere inguruko herrialdeen joerekin bat ez badator: deslokalizazioak eragin ditzake, eta soldata baxuko lanpostu batzuk desagerrarazteko aukera ere badago. Teoriaz harago, Euskal Herrian lan harremanei buruzko gatazka orokorrago baten baitan kokatzen da LGS propioa ezartzearen aldarria. Horri buruz sakontzeko, bi aditu izan ditugu gurean: Aitor Murgia (ELA Sindikatuko Azterketa Bulego eta Ingurumen arduraduna) eta Iñigo Garduño (CCOO Euskadiko Ekintza Soziopolitiko eta Komunikazio idazkaria). Saioaren amaieran, Urko Apaolazarekin batera Argia atalari ere egin diogu tartea.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: kaka antzezlanaz Xanti Agirrezabelarekin

ar. Aza 25 , 2025
Gaurkoan, Korrika Kulturalak dakarren estreinaldi bitxi, ausart eta dibertigarrietako baten atarira hurbilduko gara: Kaka antzezlana. Bai, ondo entzun duzue: kaka. Mendeak dira munduan mokordorik ez dagoela —gizakiek ipurdia izanda ere, ipurtzuloa falta omen zaie—, baina bat-batean, Ipurtegietako plazan kaka mokordo bat agertu da. Misterioa, deserosotasuna eta barrea nahasten dituen egoera […]

Honekin lotuak