Zenbat Gara elkartearen ekimena da Kafe Antzokia. Duela 30 urte, euskararentzat basamortu modukoa zen Bilbon, oasi bat eraiki zen euskaldunentzat, euskara erdigunera ekarriz. Kafe Antzokia ez da aretoa soilik, hemen Gabriel Aresti euskaltegia, Kurkuluxetan umegunea, Erroa argitaletxea, Algara Konpartsa eta Bilbo Hiria irratia daude, beste ekimen batzuen artean. 30. urteurrena ospatuko dute egunotan Zenbat Garako kideek, izan ere, 1995eko abenduaren 15ean, Kafe Antzokiak eta eraikin osoak ireki zituen ateak. Zenbat Gara elkarteko Isabel Isazelaia eta Eider del Canto izan ditugu gurekin efemeridearen ingurukoak azaltzeko eta Zenbat Gararen kezkak zein asmoak azaltzeko.
Deskargatu hemen.

