Argia astekariaren atala egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Ohikoa den bezala, azal nagusitik abiatu dugu asteko errepasoa. Aste honetan, Kontseiluak deituriko Pizkundea ekitaldia izan dute hizpide: Pizkundea deituriko ekitaldia abenduaren 27an Bilbon egingo da. Horri lotuta, erreportaje berezia landu dute, sei eragile eta euskaltzaleri iritzi artikulu bana eskatuta. Bestalde, Europar Batasuneko migrazio politikak izan dituzte aztergai beste artikulu batean. Eskuin muturraren indarra gero eta handiagoa da Europar Batasunean, eta migrazio politikek ere norabide horretan egiten dute gora, “Make Europe Great Again” lelopean. Bukatzeko, trantsizio energetikoaz aritu gara. Euskal Herrian izan diren hiru ekintzaile sozial elkarrizketatu dituzte, trantsizio horren inguruko gogoetak eta esperientziak jasotzeko.
Deskargatu hemen.

