Ostiralean banatutako Argia sarien errepasoa egin dugu

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin batera. Aurreko ostiralean banatutako Argia sariak izan ditugu hizpide, eta pozik zein eskertuta agertu gara, Zenbat Gara elkarteak merezimenduzko Argia saria jaso baitu. Gainerako sarituak ere aipatu ditugu: Jakin aldizkaria, Zergatik eta zertarako. Joxe Azurmendi ale bereziagatik; Enarak dokumentala; Antxeta irratia; Inguma datu basea eta Aroztegiko Elkartasun Komitea. Ondoren, astekariak dakartzan gai nagusiak errepasatu ditugu. Azalean, Iruñeko Matalaz elkartean boxeoan aritzen diren bi lagunen istorioa ageri da, kirola integraziorako bide ere izan daitekeela erakutsiz. Net hurbil atalean ICE poliziaren nondik norakoak jorratu dituzte, eta amaitzeko, Ane Galardiri egindako elkarrizketa izan dugu mintzagai.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honekin lotuak