AZET etxebizitza sindikatuak elkartasun kanpaina jarri du martxan

Gaur etxebizitzarako eskubideaz, errepresioaz eta herri antolakuntzaz hitz egingo dugu. Bilboko Zurbaranbarri auzoan etxegabetze bat geldiarazteko ekintza batean parte hartzeagatik, AZET Etxebizitza Sindikatuko hainbat kidek 5.000 eurotik gorako isunak jaso dituzte. Sindikatuak salatu du ez dela kasu isolatua, baizik eta etxebizitza mugimenduaren eta oro har herri mugimenduen aurka ematen ari den oldarraldi errepresibo baten parte dela. Egoera horren aurrean, “Errepresioaren gainetik, etxebizitzak defendatu!” elkartasun kanpaina abiatu dute, isunei aurre egiteko eta etxebizitzaren aldeko borroka kriminalizatzea salatzeko. Horren guztiaren inguruan hitz egiteko, gaur gurean AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak ditugu. Gainera asteburuan AZET etxebizitza sindikatuaren 6 urteurrena ospatuko dute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskaldunak Bilbon itota bizi direla salatu du Guka mugimenduak

og. Mai 21 , 2026
GUKAk Bilboko kaleetan zehar ibilbide eta ekintza sinbolikoa egin zuen, “erdalduntze makina” aurrean euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Ibilbidea Ronda kalean abiatu zuten euskararentzako arnasgune batetik , Bira kulturgunetik. Ekintzan parte hartu zutenek zirekin eta musukoekin jantzita hartu zituzten kaleak, “erdalduntze makinari darion keak euskaldunei arnasa hartzen uzten ez diela” salatzeko. […]

Honekin lotuak