Maiatzaren amaierarekin batera, Gabriel Aresti euskaltegiak Udaberri Jaia ospatu du beste urte batez, Algara Konpartsaren eskutik. Eta gaurkoan, gainera, eguraldiak ere festa giroarekin bat egingo du: zerua oskarbi egongo da eta beroa izango da eguneko protagonista. Tenperatura maximoak 30 eta 35 gradu artekoak izan dira. Bilbo Hiria Irratia ere kalera aterako da ospakizunarekin bat egitera, irakasle eta ikasleekin batera giroa zuzenean bizitzeko. Gure mikrofonoetan izango dira Algara Konpartsako kideak, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak eta irakasleak. Udaberri Jaiak, beste urte batez, jolasak, kalea okupatzeko gogoa eta elkarrekin ondo pasatzeko aldarria ekarriko ditu Bilboko kaleetara. Lehiaketak, bazkaria, jolasak eta sorpresa gehiago. Biba Pellot! Biba festa!
Deskargatu hemen.

