Apirileko lehen igandean kioskoetan agertu zena. Gai nagusia “Euskal Herriko uharteak, haitz zipriztinak” izenburuarekin jorratu dute, eta horri lotuta Leire Bilbaok idatzitako Bitakora Kaiera. Horrezaz gain, “Korresko euskaldunak”, Templarioak Nafarroan, “Ipuin bertikalak”, ohiko hiru txango errazak egiteko gomendioak… Maiatzean, Enkarterrietako Dorretxeak izango dituzte aztergai, Hektor Ortegak, Nora aldizkariko erredakzio-buruak kontatu […]
Bi gai hauek aipatu dizkigu Iñaki Barcena EHUko irakasleak. Euskal Herrian uste baino izkutuago dagoen armagintzaren inguruko enpresen inportantzia eta negozio bolumen erraldoia jorratu du alde batetik, eta bestetik Nafarroan AHTren inguruan Sanzek eta Blancok sinatu berri dituzten akordioen eragina aztertu du. Zinez interesgarri diren bi gai, guztiontzat entzungai. Solasaldi […]
…Anari(argazkian), Irune Argoitia, Amaia Oreja & Kristina Solano (M-n ezten),Amaia Riouspeyrous,Kristina Aranzabe&Leire Berasaluze (Lain), Graziane Hastoy(agian emakumezko baten lehen grabazioa)… eta bukaera emango diogu emakumeei eskainitako monografiko sorta honi, laugarren honekin…gozatu duzuelakoan… Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Aurten ere Aberri Eguna batzuk ospatu dira Iparralde zein Hegoaldean, baina seguru aski atentzio handiena piztu duena Independentistak Sareak antolatutakoa da. Txutxi Ariznabarretak azaldu digunez, aurtengoak inflesio-puntua izan behar du, ahalik eta independentista gehien biltzen hasteko. Igande honetako hitzordua Irunen eta Hendaian da, eta autobusak antolatu dituzte hainbat lekutatik joateko. […]
Iberdrolak duela ia 30 urte bertan behera utzi zuen Basordasen zentral nukler bat eraikitzeko egitasmoa. Duela gutxi Euskal Energia Erakundeak (EVE) Biscay Marine Energy Platform izeneko egitasmoa aurkeztu zuen, olatuen indarra aprobetxatzeko. Talde ekologistek begi onez ikusi dute azken hau, baina, Josu Larrinagak kontatu digunez, Iberdrolak ziklo konbinatu zentral bat […]
Gogorra da “Top manta” edo kaleko CD saltzaileen egoera, eta horietariko batzuk espetxean daude. PSOEk emendakin bat aurkeztu berri du Zigor Kodean sartzeko: Patxi de la Fuente SOS Arrazakeriako kidearen ustez emendakin horrek ez luke inolako eraginik izango eta horrexegatik Bilboko Mbolo Moye Doole Plataformak beste emendakin bat prestatu du. […]
Fusio elkarteak antolatuta, ostiraletik igande bitartean Iralako Eskurtze parkean izango da. Juan Mari Zulaika Iralako Auzo Elkarteko kideak azaldu digunez, Urizarreko Dorretxea berreskuratu dutelako egingo dute Azoka, hainbat gune izango dituena. Hiru egunetan zehar, musika, su ikuskizunak, kalejira, herri bazkaria eta askoz gehiago izango dituzte Iralan eta bertako jendea Erdi […]
Euskal Herriko gehiengo sindikalak deituta hegoaldeko lau hiriburuetan datorren larunbatean egingo direnak. Krisaldian gabiltza baina handi batzuk (bankuak, transnazionalak,,,) etekin ederrak ateratzen ari diren bitartean, jende xehea gero eta estaugo dabil, Patxi Arrizabalaga ELA sindikatuko komunikazio arduradunaren ustez. Gainera, Zapatero gobernuaren azken neurriek gogortu egingo dituzte askoren lan eta bizi […]
…Jone (argazkian), Jauko Barik, Miren Aranburu,Maixa ta Ixiar, Ainhoa Gozategi…martxo ia osoa emakumeei eskaini diegu, eta honakoa hirugarren saio monografikoa duzue. Emakumeen garrantzia azpimarratu nahi dugu eta euren ahotsez gozatu; zeuek ere hala egingo duzuelakoan…. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Otsailari dagokiona eta hau ere formatu berrian dator. Ohiko atalez gain (elkarrizketa nagusia, Begoña eta euskara, Inkesta..) atal berri batzuk ditu Mahatserriko hilabetekari honek: Zabalik, Irudia edo Mendian gora. Elkarrizketa nagusia Mikel Martinez aktoreari egin diote eta kontrazalean martxan dabilen Santutxu eta Txurdinagako Euskararen Astea agertzen zaigu, Lur Malleak Berton […]
