Iosu Larrinaga EHUko irakaslearekin izan gara. Mundu mailan bizi dugun krisi ekonomikoak gure artean duen zenbait eragin aztertu ditu. Krisiaren sorburua, bilakaera eta egungo egoera… Epe ertainera eta luzera dauden perspektibak ere kontuan izan ditu Iosu lagunak. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Rufus Wainwrightek Bilbon kontzertu bikaina eman berria duela eta, Pedro Elias Igartuak haren aitaren musika gogorarazi nahi izan digu gaurko Soinugelan. Ama ez ezik -hil berria den Kate Mc Garrigle Rufusen ama baitzen-, aita ere musikaria baitauka Rufusek. Gure artean ez du inoiz aparteko arrakastarik bildu Loudon Wainwrightek, baina horrek […]
Aste honi dagokiona eta azalean, besteak beste, “80 egunean” filma, datorren astean estreinatuko dutena. Asteko pertsonaia Itxaro Borda da, eta Asteko gaia, aldiz, Euskal Herriko monetak. Horietaz gain, Argentinako haur desagertuak, Amiantoren arazoa eta katalaneraren egoera. Eta gehiago, askoz gehiago dago aste honetako Argian, Mikel Asurmendi kazetariak kontatu duenez. Elkarrizketa […]
…Mantisa(argazkian) talde zarauztarrak disko berria atera du; horrez gain, JM Beltran, Bizardunak, Jok, Euskal Herria Anitzak Kolektiboa, Putoamoak Matematiketan,Seiren, Ze Esatek, Esne Beltza…. Argazkia:Makokigroup Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Mikel Urbeltz Bilboko Kafe Antzokiko ekitaldien programatzailea izan dugu gure artean. Maiatzak Kafe Antzokira ekarriko dizkigun kultur emanaldien berri eman digu bertan. Aukera zabala, gustu eta adin guztietarako: X. Haur Antzerki topaketak, Ilegales, Mayer Hawthorne, Urbeltzen Dantza Ganbara, Doctor Deseo,… eta askoz gehiago. Informazio guztia www.kafeantzokia.com helbidean topatuko duzue. […]
Hala da, duela zenbait aste hartu zuten erabakia: krisiak jota, baina batez ere Nafarroako gobernuak zeharo baztertuta, Nabarra aldizkaria ez da etorkizunean Nafarroan egingo, Bilbon baizik, Jon Orzaizek Nabarra aldizkariko zuzendariak kontatu duenez. Maiatzeko zenbaki honetan, aipatutakoarekin batera, Euskalerria Irratia, Oskar Zapata Nafarroako Topagunearen arduradunari egindako elkarrizketa eta hainbat kolaborazio […]
Hilaren 18tik 21a bitartean Europar Batasuna-Latinoamerika eta Karibeko VI. Gailurra egingo dute Madrilen. Egoera aztertuta, munduan zehar hainbat giza-eragilek Alternatibak Elkarlotzen sortu du, gailur horren inguruan Europar Batasuneko estrategiari erantzuteko. Bizkaian ere elkarte, sindikatu eta alderdi askok holakoa sortu du eta egunak daramatz prestatutako egitarauarekin, Martin Mantxok Ekologistak Martxan elkarteko […]
Irudi asko, iragarki asko, “testigantzak eta ustezko ikerketa zientifikoak” eta batez ere garestiak: frogatu duten onura bakarra haien ekoizle eta saltzaileei ematen dieten dirutza da: hola laburbildu du Jose Luis Segurak EKAko komunikazio arduradunak gaurko gaia. Eskumuturreko holografikoa, Coca-Cola, Actimel etab. luze bat gaitzetsi eta salatu behar ditugu, engaina ez […]
The Congos taldearen “The Heart Of The Congos” diskoa izan dogu entzungai gaurko saioan. A alde osoa entzun eta diskoan agertzen diren musikarien bakarkako lan batzuk entzun doguz: Gregory Isaacs, Boris Gardiner eta Ernest Ranglin handiarenak hain zuzen. James Bond eta Flakutt taldea ere izan dira gurekin. ON EGIN! Ah! […]
Aste honetan bertan Europako Banku Zentralak hartu dituenak: besteak beste, inoiz ikusi ez den operazioa, aipatu bankuak 750.000 miloi euroko bermea jarri du abian moneta europarra babesteko. Greziako kasua gertatu eta gero (horrekin lotuta ere) espekulatzaileak gogor ari dira jotzen euroraren aurka, Luis Guridik kontatu digunez. Operazioan paper garrantzitsua jokatzen […]
