Piperpolis eta irratia.com elkarrekin Kontrabajua antzezlaneko zati bat irakurri eta sintonia entzun da. Eta gure gaurko saioak bi sintonia izan ditu: irratia.com aurkezteko erabiltzen dugun Jimmy Arrabitena eta Piperpolis ezagutzera erabiltzen ohi duguna. Ane Zabala eta Patxi Gaztelumendik egin dugu saioa. Iparraldea 21 ikusentzunezkoa sarean eta dvd euskarrian Eta beste […]

Izen horrek duen dokumentala astelehen honetan ikusgai izango da Bilboko Kafe Antzokian, Irratia.comek antolatutako ekitaldian. Zer dakigu Ipar Euskal Herriaz?: horra hor galdera eta erantzuna Euskal Kultur Erakundeak egindako dokumental horretan. Patxi Gaztelumendi Irratia.comeko kideak film honen inguruko hainbat xehetasun eman dizkigu, baita gaur bertan Irratia.com irratsaioan dokumentalaren egileei elkarrizketa […]

Lelo horrekin manifestaldia egingo dute igandean Bilbon, eguerdiko 12etan hasita. Amazoniak eta Muskizek amankomunena dute, besteak beste, Repsol multinazionala: Ekuadorreko ohianeanYasuníko Natur Parkea ustiatu nahi du; Bizkaiko herrian, aldiz, 38 urte daramatza Petronorrekin eta hori gutxi balitz, orain Coke lantegi bat indarrean jarri nahi du, Iñaki Biziola Coke lantegiaren aurkako […]

…. Aspaldian utzitako zelda, Galtzetan gordetzeko koplak, Sorterriko koblak, Gernikan, Arratseko fadoa, Oroimeneko portua, Hau da ene ondasun guztia….J. Sarrionandia izan da, agian, euskal idazlerik musikatuena; Mikel Laboa,Berri Txarrak,R.Ordorika, Deabruak Teilatuetan, Ken Zazpi,J.Muguruza, Imanolek eta hainbatek aukeratu dituzte Sarriren poemak. Biba tú! Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Izen handiak eduki ditugu gaurko Soinugelan, izar handi batzuei dagozkienak. Lehenbizi, “Eternas” deritzan diskoa entzuten jardun dugu, jazz musikaren emakumezko kantarien artean Dinah Washington eta Ella Fitzgerald izan ditugu. Jazzetik bluesera igaro gara beste emakume batekin, Koko Taylorrekin, hain zuzen ere; eta gero soul on-ona entzuten aritu gara Mojo aldizkariak […]

Hautsak harrotu ditu duela gutxi Bilboko Udalak iragarritako Udal ordenantza horrek, eta batez ere 16. eta 111. artikuluak. Lehengoari dagokionez, gizarte-hipokresian eta sexofobian oinarritzen dela esan du Imanol Alvarez EHGAMeko kideak: artikulu horren arabera, debekatuta dago espazio publikoetan sexu-harreman oro. Bigarrenarekin, aldiz, ideia politikoen hedapena debekatu nahi dute, askatasuna murrizten. […]

Gaurkoan, lau gai jorratu ditu Pantzoa Irigarai Irulegiko Irratiko kazetariak. Hasteko egun hauetan hegazkinekin dauden arazoak eta horri lotuta Baionako eta Hendaiako trenen langileen greba. Pasa den larunbatean Donibane-Lohizunen egindako manifestaldia ere izan du mintzagai, eta gero, Aiherra eta Antzuolaren arteko harremanak. Bukatzeko, Pantzoak gogoratu digu martxan dagoela jada Baigorriko […]

Ze esatek! taldea izan dira gurean. Hamar musikarik osatzen dute talde baina gurera Unai eta Vierbu etorri dira. Talde 2008an sortu zen  donosti inguruan, diskoa grabatu berri dute eta kantu berriak aurkezten dabiltza. Ska, reggaea, zingaroa eta rock doinuak biltzen dituzte. Festa eta dantza aldarrikatzen dute euren musikarekin. Saioa deskargatzeko […]

Euskal Herria Zuzenean jaialdia aurten uztailaren 2tik 4ra izango dugu Heletan. Iaz lekuz aldatu zen EHZ, Xiberoko barnealdetik kostaldera hurbilduta baina guztiz barnealdea utzi gabe. Heletako hautua arrakastatsua suertatu zen iaz, eta aurten bigarrenez bertan izango da jaialdia. Antolaketan dabilen Izarne Molinak eman digu aurtengo programazioaren berri eta iazko esperientziaren […]