Gaurko saio hau eta gero inork esaten ez badu ostegunean ordubetez irratia hondatu zela eta frekuentzia oso arraroak entzun zirela, inork entzuten ez gaituela pentsatzen hasiko gara(Serio). Gaurko musika aukeraketari dagokionez, Radian taldekoekin hasi gara, aurreiritzirik batere gabeko musika pertsonala egiten duen talde Vienarra, bateria, baju eta elementu elektronikoekin. Daniel […]
Bitxia bezain entzungarria oraingo honetan Pedro Elias Igartuak paratu digun irratsaioa. Hasierako atalean, emakume kantariak izan dira protagonista: Norah Jones bere hirugarren diskoarekin (Not Too Late), Ricky Lee Jones zenbait sermoiren gainean plazaratu duen disko bitxiarekin, María Salgado espainiarra, zortzi urtez isilik egon ostean, Abrecaminos deritzan diskoa autoekitzi duena, Haris […]
Etxeren disko berriarekin irekiko dugu gaurko saioa (Bidea eginez), segidan Joseba Tapia (Real Politik) Anari (Zebra) eta Markos Untzeta (Zenbat Euri) diskoetatik pieza bana entzuteko aukera izango dugu. Atzerritik, Damien Jurado, Sparklehorse, Natxo Vegas, Beck, Marlango eta Joanna Newson egongo dira gurekin. Bakarlariz jositako saioa gaurkoa! Deskargatzeko, klik HEMEN. […]
Iparraldeko Euskal Irratiek ekoiztutako irratsaio honek Baxenafarroako Gabadin herriaren ezagutza egiten jarraitzen du. Hirugarren kapitulua da beraz Amikuzeko herri honen eta bertako herritarren ezagutza egiteko, Luzien Etxezaharreta eta Jakez Casabonek burututako irratsaio honen bitartez. Saioa deskargatu HEMEN. Entzun: [audio:https://www.bilbohiria.com/ftp/gure%20bazterrak%20/Gabadi%203%20Gure%20Bazterrak%2007%2003%2014.mp3
Saioa deskargatu HEMEN: Aspaldi jarraitzen genuen Karrajua bloga. Baina Korrikaren giro honetan, euskaltegitik atera dugu Benito Fiz sortzailea. Andoni Tolosa ere gurekin izan da. Korrika, euskaltegiak, web 2.0 eta euskararen irakaskuntza… zer ez dugun hizpide izan. Saio berezia izan da, une berezi batean. Korrika Euskal Herri osotik ari den bitartean, […]
Xabier Monasteriorekin batera Gabriel Arestiz mintzatu gara, izan ere, “Ipuinak” deituriko liburuan idazle Bilbotarraren ipuin antologia plazaratu berri du. Sei ipuinen moldaketa egin du Xabierrek gaur egungo euskaran. Berrizetik Etxe musikaria etorri da, bere bigarren lana aurkezteko. “Bidea eginez” izenburuko lana kaleratu du Oihuka zigiluarekin. Hamabi kanta batu […]
Gaurkoan, Josu Larrinagak pasa den denboralearen eraginak izan ditu aztergai: betiko moduan, errepide asko eta autobideak itxita egon dira, horrek lantokietan eta ikastetxeetan izan dituen eraginekin; bestetik, Iberdrolaren 4.500 bezero argindarrik gabe izan dira. Halaber, denboralearen ondorioz uholdeak izan dira Nafarroan eta Araban, eta orain, derrigorrez, urtegi handiek uhateak […]
Francisco Madinari bere jaiotzaren 100 urteurrena den honetan eskaini diogun bigarren saioa entzuteko aukera izango duzue. Bertan bere lau lan izango dituzue entzungai: “Euskal Rapsodia”; “Arpa eta harizko orkestrarako Euskal Kontzertinoa “; “Euskal haurren obertura” eta azkenik “Dantza”. Guzti hau Euskadiko Orkestraren eskutik. Saioa deskargatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean070323.mp3
Bertako Nikola Euskaltegiak antolatuta martxoaren 17an burutu zuten ekitaldi berezi hori Bizkaiko Uribe Kostan, Sopelan hain zuzen. Partehartzea eta giroa inoiz baino handiagoa lortu dute aurtengo edizioan eta, urtero bezala, giro ezin hobea sortu zen egun osoan. Ondo pasatzeaz gain, euskarazko esaera zaharrak berreskuratu, ikasi eta eguneroko jardunean erabiltzea helburu […]
Atanas akerstrarekin hasi gara, rockaren sustraietara jotzen duen azkoitiarra bera, eta Akauzazte talde ezaguneko gitarra. Atzerrian bertan baino ezagunagoa den baxe nafartar batekin jarraitu dugu gero: Beñat Axiary, beste bi lagunekin inprobisazioan: Doneda(Saxofoia) eta Sawal(Kotos-a, instrumento tradizional japoniarra). Ahotsa(batez ere) lantzen duen Diamanda Galas etorri da gero, “Panoptikon” piezarekin(Maiatzaren 4an […]
