Bilboko gazteen emantzipaziorako prozesuan laguntzen du GAZ zerbitzuak. La Perreraren eraikinean ematen dute aholkularitza modu presentzialean, baina orain online ere eskuratu daiteke informazioa. Hiru ildo nagusi dituzte: kontsultak, jarraipenak eta haien programazio orokorra. 16 eta 34 urte bitarteko gazteei eskaintzen diete aholkularitza eta ez da hitzordurik behar. Olatz Asencor bertako […]
Xabi San Sebastian abeslariaren Betazalak izeneko diskoa ezagutzeko aukera izan dugu. Irratian izan da eta berarekin batera aletu dugu diskoa. Betazalik gabe ez da begiradarik. Hilgarria litzateke finko begiratu beharra munduari beti. Betazalak, atseden emateaz gain, garbitu egiten du begirada eta soaren izaera aldatu. Horrela definitu du Harkaitz Canok betazalak […]
Anodino teatrok sortu berri du Ipuindakada podcasta. Haur eta gazteentzako ipuinak ekoiztu dituzte. Euskaraz eginiko ipuin podcastak dira, ipuinak sortutakoak dira, guztiak Getxon gertatzen dira, euskaraz entzutea ohitzea, umeen euskarazko hiztegia handitzea edo ulermena garatzea dute helburua. Abenduan zehar astero ipuin bat estreinatuko dute. Aitor Fernandino aktorea izan dugu gurekin. […]
Iragan ostiralean, Donibane Lohizuneko Dukontenia gelan, Gora Euskal Herrientsak! saiakera grafikoa aurkeztu zuen Asisko Urmeneta marrazkilariak. Nor zen Kapitolina Buztintze? Nor ziren Katalina Alastuei, Malena Jauregiberri eta Maritxu Olabe? Euskal Herriko maistrak, errientsak, emakume aitzindariak kulturaren transmisioan, eta itzalean geratu eta ahanzturan erori dira, beste asko bezala. Gora euskal (h)errientsak! […]
Abeslariarekin argazkia, idazlearen sinadura… di-da joan zaigu aurtengo Durangoko Azoka. Gainera, disko eta liburu uzta oparoaz gain, Silvio Rodriguez euskaraz! Aizue, fantasia izan DA! Bestalde, Bizkaiko bertsolari onenak diz-diz oholtzan, bertsozaleen gozamenerako. BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2023/LiburuenErrepublikaTxikia/231222_liburuen_Errepublika_txikia_10.mp3 Deskargatu hemen.
Musika tresnak ahal bezain erosoak izateko diseinatuta daude, noski, baina lehentasuna soinuaren edertasunari ematen zaio. Horregatik, normaltzat hartu behar dugu postura bera denbora askoan mantenduz gero mina agertzea. Beste aktibitate askotan ere horrela gertatzen da: tornuan, idazmakinan edo josten aritzen den jendea, esate baterako, musikarien kasu berean egongo litzateke. Arazoari […]
Beldurrarekin batera kantua irekitzen du diskoa Galder Izagirreren lan berriak. Hasiera pausatua duela esan genezake naiz eta diskoak bestelako soinu batzuk biltzen dituen, Galder Izagirrek bakarkako lehen lana egin eta aurkezten dabil. Gurean izan da gaur. 10 kantu bildu ditu Galderren bere bakarkako lehenengo lanean. ESC deiturikoa. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231129_galder.mp3 Deskargatu hemen.
Bihar Olentzero etorriko dela denok dakigu… bere istorioa, abestiak, janzkera… baina zuek uste duzue bera bakarrik opari guztiak egin eta banatzeko gai dela? Ez, harekin batera Mari Domingi dator! Prest zaudete biharko gau magikoaz gozatzeko? https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/231223_gaueezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.
Olentzero-enborra erro sakoneko ipuina da, herri literaturan ernatua, iturri zaharretatik edan eta hitz eta ilustrazio berrietan beste behin loratua. Neguko solztizioaren inguruan mintzatu gara berarekin, tradizioa eta egun hauetan egurrak eta enborrak zuen garrantziaz. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231205_jon_etxebarria.mp3 Deskargatu hemen.
Negua hasi eta neguko festen ataria da Bilboko San Tomas azoka. Azokan 121 ekoizle eta 215 etxola egon dira aurten, BBK-k eta Bilboko Udalak antolatutako 74. edizioan. Gaur San Nikolasetik egin dugu zuzeneko emankizuna, Bilboko Konpartsek antolatutako gunean. Urtero bezala, agertokia eta txosna jarri dute konpartsek eta, bertan, besteak beste, […]
