Bertsoz blai dator beste POTTO bat. Martxoaren 25ean Bilboko Kafe Antzokian izan genuen bertso-bazkaria ekarri dugu, bertan kantuan izan ziren Nerea Elustondo eta Unai Iturriaga. Bilbo Hiria irratiaren POTTO programa mundialak antolatutako saioa izena zen; ariketen aukeraketa diktatoriala duzue gozagarri. Era berean, Errigoiti bisitatu dugu, eta maiatzaren 1ean izan zen […]

III. Señora sariketa hasiko da maiatzaren 6ean, larunbatean, Bilboko BIRA kulturgunean; arratsaldeko bostetan hasita. Larunbateko saioan Itxaso Paya, Eli Zaldua, Maddi Ane Txoperena, Ainare Ieregi, Izarne Zelaia eta Maider Arregi arituko dira bertsotan. Gai jartzailea Leire Vargas izango da. Baina, zer da Señora sariketa? Zergatik señora?   https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230504_Se%c3%b1ora%20sariketa.mp3 Deskargatu hemen.

Piszifaktoria ideien laborategiak “Asfaltoaren azpian, euria”  kale ikuskizuna aurkeztuko dute ostiralean Arrigorriagan. Mikel Ayllon gurekin izan da. Ibilbide dramatiko bat proposatzen digute oraingoan, 30 urte konfinatuta egon ostean lehenengoz kalera ateratzen gara; Nora joko genuke? Nola ikusiko genuke 30 urtez utzik egon diren plaza eta kaleak? Espazio publikoaren inguruko hausnarketa […]

Binke Galdakao Usansoloko tokiko hedabidearekin bat egin dugu, bertako azken berriak ekarri dizkigu Jon Gomezk. Kirol kontuetan lurraldeko lehenengo Mailara igo da Galdakao Futbol Taldeko emakumeen taldea, Denboraldia amaitzeko bi partidaren faltan, garrantzitsua zen apirilaren 29an jokatutakoa, Galdakaoko jokalariek ez bakarrik irabazi egin behar ziotelako Santurtziko jokalariei, baizik eta ostean […]

Fant Bilboko Zinema Fantastikoaren 29. Jaialdia ostiralean abiatuko da. Fantek  Zorion Egileor aktoreari emango dio bere ohorezko sarietako bat aurten. Jaialdia maiatzaren 5etik 12ra bitartean egingo da.  Maiatzaren 12an, ostirala, FANTen itxiera ekitaldia egingo da BBK Aretoan, eta bertan FANTeko izarra saria emango da, Zinemaldiko Sari Nagusia. Oraingo honetan, Belén […]

Lurrek eta Ilargik berriz txikiak izan nahi dutela esanez iritsi dira irratira. Amonak azaldu die bizitzaren etapa bakoitzak bere abantailak dituela eta gozatu egin behar ditugula momentu guztiak. Zuek zenbat urte izan nahiko zenukete?. https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/230428_gaurezdagoeskolarik_tulipan_txikia.mp3 Deskargatu hemen.

Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Aste honetan hamaika zita eta hitzordu proposatu dizkigute. Zinema aretoan abitu dugu agenda, “20.000 especies de abejas” filma ikusteko proposamena ekarri dugu. Estreinatu aurretik arrakasta handia lortu duen filma da; izan ere, Berlinalen bi sari eskuratu zituen eta […]

Kirol Eskirol saioan Irlanda bisitatu dugu eta Futbol Gaelikoa ezagutu. Dónal 0’Brian Bilboko Futbol Gaeliko taldearen entrenatzailea elkarrizketatu dugu eta bere aginduetara daude jokalariak etorri zaizkigu kontu-kantari: Maiara Marth eta Mikel Estebanez. Aerobik irakasleak (Iker Gurrutxaga eta Jon Garate), Vitor Beaskoetxearen kronika, Maite Sarasolaren bertsoak eta Euskal Herria Kirolak elkartearen […]