Ohikoa denez, agenda sindikalarekin deialdiekin abiatu da Lanaren Ekonomia saioa. Aldaketa klimatikoari aurre egiteko estrategiak aztertu ditugu, lanketa monografikoei jarraipena emanez. Hasteko, Jenofa Berhokoirigoin Argiako kazetaria elkarrizketatu du Maitane Jaiok klimaren auzian ultra-aberatsek jarraitutako estrategiari buruz: kapitalismo berdearen bideari jarraituz etekinak lortzen jarraitzeko modua asmatu dute. Are gehiago, klimaren erronkan […]

Aitor Huergo musikariak sinatzen du Barruko paisaiak deituriko kantu bilduma. Ostiralean Bilbon aurkeztuko ditu kantuak zuzenean, Bira kulturgunean.  Bederatzi kantu bildu ditu bertan  eta gaur tartetxoa hartu du gurekin berba egiteko. Duela bost bat urte ekin zion denbora librean bere musikan gehiago sakontzeari eta hortik ondu zuen, pixkanaka, azkenean bilduma […]

Distopikal Euskal Herri tropikala kantatzen du Gatibuk azken diskoan, bero egiten eman zuen agian kantuaren hitzak sortu zituztenean, kontrakoa dugu egun hauetan izan ere Siberiako haizea hotzak harrapatu gaitu. 2060. urteko Euskal Herria irudikatu du Gatibu taldeak bere estudioko hamargarren diskoari izena ematen dion kantan EH Distopikala. Argi duguna Martxoaren […]

Emakumeak gora! da Emakumeen Nazioarteko Egunaren aurtengo kanpainaren leloa. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatu du, Emakunderen eskutik; hiru foru-aldundien, EUDELen eta EAEko hiru hiriburuetako udalen elkarlanaren bitartez. Lelo horrek aldarrikatzen du gizarteak emakume gehiago behar dituela erabaki- eta lidergo-postuetan, eta, horretarako, emakumeek beren ahalmen guztia berdintasunean garatu ahal […]

Bilbon manifestazio jendetsua egin ditu, Osakidetza desegiten ari direla salatzeko. Negoziatzeko borondatea duen mahai sektorial bat eskatu diote Osasun Sailari.SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta SME sindikatuek antolatutako manifestazioak osasun publikoaren alde inoiz egindako jendetsuenak izan direla nabarmendu dute antolatzaileek.  Ester Sabedra  ELA sindikatuko kideak salatu du Osakidetzako langileen lan […]

Argia astekariaren errepasoan azalera ekarritako elkarrizketa nabarmendu du Gorka Peñagarikano kazetariak. Adur Larrea komikigilearen liburu berria, ‘Lurbinttoko ohoinak’ izan dute hizpide. Konbentzio Gerraren amaieraren kokatzen da, 1795an. Errepresioa jasan zuten gerra galtzaile zirenek Lapurdiko kostaldean, Kanbo eta inguru horretan, exekuzioak, espetxeratzeak, desertoreak… Eliza eta pederastia. Urko Apaolazak bildu ditu erreportajean […]

Kirola egiteko bitartekoak erabili izan dira askotan, eta animalien parte-hartzea erreferentzia izan dugu urteetan. Baina denboraren joan-jinean ohiturak eraldatu egin dira (zorionez), eta beste bide batzuk urratzen hasiak gara Animaliak eta Kirola kontzeptuan. ANIMAL FLOW fitness ariketen berri eman digu Amaia Fernandezek eta Lekeitioko antzara-joko “berritua” izan du hizpide Balenek. […]

Zer ari da gertatzen trenarekin? Galdera hori behin baino gehiagotan luzatu dute , Santander-Bilbao Trenaren Aldeko Plataformak aspaldi jarri ditu hainbat arazo mahai gainean, Santander-Bilbao trenbidearen egoera kaotikoa da. Egunero zerbitzu askotan gertatzen diren gorabehera guztiak (atzerapenak, autobusetara edo taxietara aldaketak, zerbitzuak kentzea…) baita bidaiariari arreta falta ere (edozein gorabeheraren […]

Otsailaren 25ean, larunbatean, ELAk, LABek, SATSEk, CCOOk, UGTk eta SMEk antolatuta, manifestazioak egingo dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen, osasun sistema publikoa desegiten ari direla salatzeko. Eneko Pascual LAB sindikatuko  ordezkaria mintzatu da gurekin deialdiaren eta horren arrazoien inguruan. Osakidetza “gainbehera” doala ikusten dute sindikatuek, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailean ez […]