Pentsatzen jarriz gero baliteke  ohartzea eguneroko bizitzan Matematikarekin etengabeko harremana dugula. Edonork informazio ugari jasotzen du egunero, eta gero eta gehiago Matematikarekin zerikusi handia duen informazioa. Prezioen indizeak, langabezia-tasa, portzentajeak…  Matematikaren garrantzia begi bistakoa da. Martxoak 14 Matematikaren Nazioarteko eguna dugu, Nerea Casas Batxilergo eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea eta Zientzia […]

Zuei lotsa ematen dizue zeozer ondo egiten ez dakizuenean? Helduei normalean bai, eta horregatik gaur amamak eta Ilargik amari lagundu diote etxerako lanekin, euskaltegian dabil euskara ikasten. https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/230311_gaurezdagoeskolarik_euskaraldia.mp3 Deskargatu hemen.

Martxoaren asteko saioan, urtarrilera joan gara, “Delorean” auto partikularrean, eta urtarrilaren 28an, Suhuskuneko Herriko gelan izan zen bertso-afariaren ondorenak ekarri (aukeraketa diktatorialean). Ortzaizeko ikastolak antolatutako saioan, Sustrai Colina eta Jon Maia izan ziren kantuan, Irisarriko bertso-eskolako lagunen aginduetara. Prosa eta bertsoa uztartu zaleak garenez, Igor Galartza elkarrizketatu dugu Durangaldea Uztabarritzen […]

Bilbon dabil Gabriel Aresti eguna antolatu dute larunbat honetarako Loraldiaren eskutik.  Gabriel Aresti kultur elkarteak eta Karmelo Landa izango dira jardunaldiaren bihotza eta gaur gurean izan dira. Egun osorako egitaraua antolatu dute horretarako, hiru jardueratan banatuta. Lehenik, Ibaizabal itsasadarrean bisita gidatua egingo dute itsasontziz. Ondoren Kafe Antzokian bazkaria eta eguna […]

Gaualdi ederra izango dugu gaur kafe antzokian, bi taldek azken lana aurkeztuko dute. STR eta Sutan taldeak. 9:30etan abiatuko da kontzertua. Xehetasunak ezagutu nahi ditugu izan ere badakigu gaualdi berezia izango dela eta horregatik Sutan taldeko lagunak  batu zaizkigu.  Begiak ireki kantuarekin abiatu dugu elkarrizketa. Aldarri argi dakar kantuak barre […]

Azaletik abiatuta, Adimen Artifizialari buruzko erreportajea ondu dute Argia Astekarian, Gorka Peñagarikanok ekarri dizkigu xehetasunak.  Egunero  dauzkagu berriak, notiziak, ChatGPT ezagun egin da garai honetan…  Ezjakintasuna da nagusi. Galderak bota ditugu airera, eta erantzun bila  aritu: gizakia ordezkatzeko gai izango dira? Edo gizakion osagarri?  Lanpostuak ezabatuko dituzte? Eta noren esku […]

Zaintza eskubide unibertsalaren alde, Euskal Herriko Mugimendu Feministak prozesu bat abiatuko du, greba orokor batera deitzeko asmoz. Zaintza negozio izateari uztea nahi dugu; greba feminista orokor batera goaz, eta gaur, martxoak 8, lehen urratsa da», iragarri dute gaur goizean Bilbon egindako agerraldi batean.Martxoak 8 mobilizazioek zaintza sistema izango dute ardatz, […]

Usansolotik abiatu dugu Binkeren errepasoa, Erraldoien konpartsa berria sortuko dutela kontatu digu Jon Gomez kazetariak. Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k aurtengo berdintasunerako Zirgari Sariak banatu dituzte. Besteak beste, Ane Legarreta galdakoztarrak sortutako ESAS ekimena saritu dute, kulturaren arloan berdintasunaren alde egiten duen lanagatik. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230307_jon_gomez.mp3 Deskargatu hemen.

  Ni ez naiz Mikel Laboa western bat bezala hasten da, Clint Eastwood estiloko Mikel Laboa batekin mugako herri batera iritsiz.Gutxik imajinatuko zuten horrelako hasiera bat Mikel Laboaren biografia baterako, baina Unai Iturriaga, Harkaitz Cano eta Joseba Larratxe ausartu dira arriskuak hartzera eta komiki honekin moldeak hautsi dituzte.Liburuaren aurkezpenean ziotenez, […]