Argi astekariaren errepasoa azaletik abiatu du Gorka Peñagarikano. Laborantza lurren desagerpena Ipar EHn, espekulazio  handia dago oso, eta horiek kudeatu behar dituen Safer erakundea ezinean  dabil. Lourdes Huanca, ekintzaile feminista perutarra, Gasteizen egon da azken hilabetean. Peruko Gobernuak isilarazi nahi du: komunikatua bidali  zien nazioarteko hedabideei ez ziezaioten elkarrizketarik egin  […]

  Bilboko Udalak Mikel Lertxundiren Topaketa eskultura erosi du 76.000 euroren truke. Pieza 2019tik dago Isozaki Atea dorreen zelaigunean, eta Mazarredo zumarkaleko auzotarrak ala eskatuta. Eskultura Isozaki Atea dorreen zabalgunean instalatu zen, Loraldia Jaialdiaren 2019ko edizioan, eta Mikel Lertxundik egindako formatu handiko zazpi eskulturetako bat zen, hiriko hainbat puntutan zehar […]

Etxebizitza-politiken inguruko monografikoa landu dugu, EAE-ko hiru herri-hiritako egoera aztertuz Monografikoa hasi aurretik, betiko legez, agenda sindikala  ekarri digu Ines Agirreazkuenagak. Ondoren, Galdakaoko etxebizitza sindikatuko Jon Oleak herriko egoera ekarri digu, euren elkarteko helburuak eta udalaren politikak aztertuz. Ostean, Gasteizko “Inor ez etxerik ekimena” ezagutu dugu  Mirari Ulibarriren eskutik. Bi […]

Aizu! aldizkaria plazaratu berri da, martxoko zenbakian Idurre Eskisabel Kontseiluko Idazkari Nagusi berria dugu. Eñaut Mitxelanak ekarri dizkigu berak esandakoak. Erreportajearen atalean Euskal Herriko aretoekin berba egin dute, pandemia ostean musika aretoen egoera aztertu dute eta bukatzeko Gomiztegia artzain eskolaren inguruko erreportajea. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230313_enaut_mitxelena_aizu.mp3 Deskargatu hemen.

Pentsatzen jarriz gero baliteke  ohartzea eguneroko bizitzan Matematikarekin etengabeko harremana dugula. Edonork informazio ugari jasotzen du egunero, eta gero eta gehiago Matematikarekin zerikusi handia duen informazioa. Prezioen indizeak, langabezia-tasa, portzentajeak…  Matematikaren garrantzia begi bistakoa da. Martxoak 14 Matematikaren Nazioarteko eguna dugu, Nerea Casas Batxilergo eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea eta Zientzia […]

Zuei lotsa ematen dizue zeozer ondo egiten ez dakizuenean? Helduei normalean bai, eta horregatik gaur amamak eta Ilargik amari lagundu diote etxerako lanekin, euskaltegian dabil euskara ikasten. https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/230311_gaurezdagoeskolarik_euskaraldia.mp3 Deskargatu hemen.

Martxoaren asteko saioan, urtarrilera joan gara, “Delorean” auto partikularrean, eta urtarrilaren 28an, Suhuskuneko Herriko gelan izan zen bertso-afariaren ondorenak ekarri (aukeraketa diktatorialean). Ortzaizeko ikastolak antolatutako saioan, Sustrai Colina eta Jon Maia izan ziren kantuan, Irisarriko bertso-eskolako lagunen aginduetara. Prosa eta bertsoa uztartu zaleak garenez, Igor Galartza elkarrizketatu dugu Durangaldea Uztabarritzen […]

Bilbon dabil Gabriel Aresti eguna antolatu dute larunbat honetarako Loraldiaren eskutik.  Gabriel Aresti kultur elkarteak eta Karmelo Landa izango dira jardunaldiaren bihotza eta gaur gurean izan dira. Egun osorako egitaraua antolatu dute horretarako, hiru jardueratan banatuta. Lehenik, Ibaizabal itsasadarrean bisita gidatua egingo dute itsasontziz. Ondoren Kafe Antzokian bazkaria eta eguna […]