Datorren urtean 40 urte beteko dira zoritxarreko uholdeak izan zirenetik. Aste Nagusia bete-betean harrapatu zuen uriolak, jaietako egun handian, hain zuzen ere. 1983ko abuztuaren 26an itsasadarrak gainezka egin zuen eta, Aste Nagusiarekin batera, milaka bilbotarren bizibideak eta ametsak urak  eraman zituen. Baina hondamenetik herri baten indarra azaleratu zen: zoritxarrean lagun, […]

Bermeoko Addar taldeak bigarren lana aurkeztu du, Gordinik deiturikoa, aurreko lana bezala rock indartsua dakarte, 9 kantu berrietan. Bilboko koba estudioan grabatu dute lana, urria, eta hilabete eta erdian entzungai ditugu kantuak jada. Gorka batu zaigu Bilbo Hiria irratiko sintoniara. Aletu ditugu berarekin batera disko berriko kantuak. Hitzei erreparatu etorkizun […]

Azaroaren 25ean, Bilboko Udaltzaingoak San Frantzisko auzoko bizilagun bat deslojatu zuen  AZET sindikatuak salatu zuen. San Frantzisko kaleko 18. zenbakian, Blackstone funts putrearen jabetza zen  etxean. Gaur desbajetza salatzeko eta Udaletxeri alternatiba eskatzeko protesta egin dute. Elkarretaratze zaratatsua egin dute Ekintza sozialeko egoitzaren aurrean, udaletxeari alternaiba eskatzeko eta desalojoaren ardura […]

Zergak eta kotizazioak sektore publikoa finantzatzeko eta jarduera pribatua arautzeko ezinbesteko tresnak dira. Aldi berean, batzuei gehiago hartu eta beste batzuei emateko, progresibidadearen irizpidea izan behar da fiskalitatearen oinarria, nahiz eta beti ez da horrela izaten, aro neoliberal luze honen eraginez. Gai hori jorratzeko, ELAko Azterketa bulegoko Aitor Murgia eta […]

Baionako laukoteak lan berria argitaratu du. Camille Dizabo ahotsean, Anne-Lise Arnaud-Cazamayo teklatuan eta koroetan eta Txomin Urriza eta Alan Billi osatzen dute taldea. Orbel taldeak bigarren lana argitaratu berri du Lur Hezea deiturikoa. Lan berri hori osatzen duten 8 abestiek ere egunsentiko paisaiak marrazten dituzte, baina melodiak garbiagoak dira eta […]

Benetan be antzerki taldeak Urriaren 30 estreinatu zuen “Batetik bestera” antzezlana. Hezegune batean kokatzen dute istorioa, Udaberriko migrazioa hemen da,  Iparrerantz doazen lehenengo bidaiariak heltzen hasi dira indarberritzeko premiaz. Prismatikoetatik adi-adi begiratzen baduzue, laster bereizi ahalko dituzue horietako hainbat. Gehienek ala beharrez ekin diote bidaiari bueltatzeko aukerarik izango duten ere […]

Bizipoza elkarteak ‘Munduak guztiontzat beharko luke, baina ez da’ liburua aurkeztu du, Peio Manterola Pavoren ikerketa lana du oinarri lanak, Amagoia Mujika Telleria kazetari galbahetik pasata, liburu bihurtuta. Peio izan dugu gurean, bestetik aurreko astean izandako jardunaldiak  ‘Zaintza sistema publiko-komunitarioaz: elkarrekin hausnartzen, partekatzen eta eraldatzen’ izenburupean aztertu ditugu Leire Elizegi […]

“Non eta Bilbon” liburuan aurkeztu dute , Bilboko historiaren gaineko 40 artikulu biltzen dira, hirian  han eta hemen banatuta dauden beste horrenbeste toponimo baliatuz, denak ezagunak, eta batzuk oso ezagunak. Artikuluak 17 idazleren eskutik datozkigu: Pedro Zuberogoitia, Felix Mugurutza, Mikel Gorrotxategi, Ziortza Artabe, Aitor Zuberogoitia, Segundo Oar-Arteta, Josu Larrañaga, Iñaki […]

Aurten Palestinako herriarentzat odoltsuenetako bat izateko bidean da: 130 palestinar baino gehiago hil dituzte Israelgo okupazio indarrek, eta horietatik 30 baino gehiago adingabeak dira. Bestalde, azken asteotan Israelek Zisjordaniako palestinarren aurka duen errepresioa nabarmen areagotu dela ikusi dugu. Gainera, Preso Palestinarren Elkartearen txosten berri batek agerian utzi ditu Israelen errepresio-politikaren […]