Gaurkoan tunel karpainoaren sindromeaz berba egin dugu Oier Gorosabel fisioterapeutarekin. Tunel karpianoaren sindromea nerbio ertainean irritazioa edo presio baten ondoren gerta daiteke. Eskumuturra beti era berean lan egitearen ondorioa izan daiteke. Eskuan dagoen nerbio garrantzitsu bat da, honi esker hatz lodia, indizea eta beste behatzak mugitzen ditugu. Eskuak, eskumuturrak eta […]
Ibiltarien doinua izeneko kantua Bilboko Bira kultur gunean aurkeztu dute Mikel Mundiñano eta Bego Atxa Sareko kideek. Ion de Luis Iruñeako musikari eta ekoizleak egin du kantua, Amets Arzallusek hitza jarri dio eta hamar abeslari ezagunek, aldiz, haien ahotsa. Tartean, Alex Sardui, Eñaut Elorrieta, Ines Osinaga eta Xabi Solano, besteak […]
Bilboko dokumentalen eta film laburren nazioarteko jaialdia azaroaren 13an hasiko den arren, ‘Olea… ¡Más alto! film luze dokumentala datorren ostegunean arratsaldeko zazpietan aurrestreinatuko da Bilboko Azkuna Zentroko Golem Zinemetan. Zinta prentsaren aurrean aurkeztu dute Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantzako zinegotziak; Vanesa Fernández ZINEBIko zuzendariak; Pedro Olea zinemagileak; eta […]
Buelta gara trabeskalera. Denboraldi berria abiatzen dugu beldur eta izu garaietan. Gaurko gaia beldurra da, izpirituarekin eta bestaldeko beldurrez mintzatu gara. Gau beltza edo arima beltza ospatu berri den honetan emakumeak ospakizun horretan jokatuta papera aztertu dugu Aitziber Onandiarekin. Ze rol betetzen zuten emakumeek gau beltzan? . Literatur gomendioak Josune […]
Horman Postre taldearen lan berriaz mintzatu gara gaurko saioan. Arriaga antzokian estreinatuko dute “Antigone edo ezetzaren beharraz”. Klasikoaren bertsio librea egin dute, gurean izan dira Igor de Quadra eta Maite Aizpurua. Antigone obra klasikoa jendartearen arauez, familia kodeez botere harremanez dihardu guztia hauek kolokan jartzen ditu. Testu originalaren interpretazio librea […]
50 langiletik gorako enpresetan euskara planak abian jartzea eskatzen dute, hitzkuntz ekubidea gai ordenean txertatzea. Confebask eta CEN patronalei zuzendutako eskaera da, baina Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari proposamena babesteko eskatu diete. Helburu argi batekin dator proposamena: lan mundua euskalduntzeko neurri eraginkor eta betearazleak ezartzea. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201103_KONTSEILUA%20SINDIKATUA.mp3 Deskargatzeko klikatu hemen.
Zazpi urte bete dira Lou Read zendu zela, gaurkoan The Velvet Uderground taldea izan du hizpide Rafa Ruedak. Taldeak 1960ko hamarkadan jo izan zuen eta nahiz eta sekulako merkatal arrakastarik lortu ez izan eta urte gutxiko ibilbide motza izan, rockaren historian eragin handienetakoa izan duen musika taldeen artean sailkatu eta […]
Zinema tartea irekiko dugu datozen minutuetan Bilbo hiria irratian, tartea hamabostean behin izaten da gurean, pantaila handiko fikziora Ane Urkiolak eramaten gaitu.Gaurkoan bi munstroren inguruko filmak komentatuko dizkiguzu. Batetik Miguel Joaquin Elizeguren historia jaso zuen Handia pelikula eta bestetik Frankenstein Mary Shelley idazlearen britainiarraren nobelan oinarritutako pelikula. Zinemaren historiako beldurrezko […]
Durangoko Plateruenan egin duten ‘Altxa!’ ekitaldiak etorkizun politikoa erreferendum bidez erabakitzea du helburu. Horretarako, sinadura bilketa bat jarri du abian 23 eragile biltzen dituen Hamaika gara egitasmoak. Josu Etxaburu Gure Esku-ko eledunak adierazi du herritarren indarra inoiz baino garrantzitsuagoa dela eta sinadura bilketan parte hartzera deitu du. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201102_altxa%20hamaika%20gara.mp3 Deskargatu hemen. […]
Arimen gaua heldu da. Sustoak, mozorroak, kalabazak… gau beltz honetan denetarik egingo dute Lur eta Hodeik amamarekin batera. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Gaurezdagoeskolarik/201027_gaurezdagoeskolarik_gabe_beltza.mp3 Deskargatu hemen.
