Musika gomendio ekarri digu gaurkoan Rafa Ruedak, osoasun krisiak atzeratutako Petti musikariaren lan berria, nahiz eta sarean badun kantu bat entzungai, beraz gozatu dezagun. Petti kantariaren lana udazkenerako atzeratu da. Noam Chomsky pentsalariaren gogoetak oinarri hartuz, hamar abestiko disko bat egin du Pettik Harkaitz Canoren testuekin. Oraingoz, Helduentzako sehaska kanta […]
Asteek aurrera egiten dute eta ohitu behar izan gara ezohiko egoera honek ekarri dizkigun bizimodu berrietara. Pandemiaren egunerokoa ireki dugu Bilbo Hiria irratian. Hemen jaso ditugu Euskaltegiko whatsapp taldean gomendatutako eduki kultural guztiak kontsumitu nahian erotzen ari den euskaltegiko ikaslea, itxialdiko instagramerra, beti berandu dabilen sortzailea, doako bidalketak eta promozio […]
‘Generación Anti Todo ‘dokumental eta fikzioaren artean dabil Eskorbuto taldearen inguruan, Santurtziko punk talde mitikoa abiapuntu belaunaldi eta urte batzuen argazkia Dakar gaur eguneko begiradatik . Atzoko eta gaurko gazteen arteko elkarrizketa bat proposatzen digu, hainbat zinema jaialditan estreinatu ostean plataforma digitalera iritsi da, konfinamendu egun hauetarako proposamena interesgarria izan […]
Elhuyarrek #NikEtxeanEsperimentuak egutegia sortu du COVID-19aren eraginez etxean isolamenduan egoteko egunak arintzeko, eta, bide batez, zientziaren inguruko kontzeptu desberdinak modu dibertigarrian familiartean ikasteko. Egunez egun apiril osoan zehar etxean egiteko esperimentuak bildu dituzte, Atziber Lasa Elhuyarreko kideak ekarri dizkigu nondik norakoak. Esperimentu bakoitzari dagokion estekan sakatuz, esperimentua egiteko argibide guztiak […]
Zorrotzan kexu dira Sader enpresak isuritzen ari den kutsadurarekin. Konfinamendua hasi zenetik enpresaren jarduera handitu egin da. Pasa den asteko kazoladaren ostean, igande guztietan 12etan errepikatzea erabaki dute. Saderrek eragiten dituen usain txarrak salatzeko balkoietara aterako dira igande guztietan. Zorrotzako taldeen kordinakudera jo dugu eta Igorrek ekarri dizkigu egoeraren xehetasunak. […]
Isaac Bashevic Singer idazle juduak yiddishez idazten zuen, hau da, Europa erdialdeko juduek hitz egiten zuen hizkuntzan, eta hartan idatziz lortu zuen Nobel saria 1978an. Judu herriaren etsipenak eta itxaropenak ziren haren liburuetako gai nagusiak, eta bai agintariei eginiko kritika dotoreak ere, itxura batean zeharo inozoa ematen duen ipuin honetan […]
Etxeko langileen egoera ezagutzeko asmoz Etxeko langileen elkartera jo dugu. Isabel Otxoa haserre agertu da, gaur bertan dekretua argitaratu da, baina SEPEK maiatzaren 2an zehaztuko du nola aplikatuko diren neurriak. Langileei, enplegatzaileei eta iritzi publikoari iruzur egin zaiela azpimarratu du. Hartutako neurriak gainera ez ditu babesten Gizarte Segurantza martxoaren 14an, […]
Konfinamendua arina izan dakizuen, prest dugu “Bertso Berriak, COVID19ari jarriak ” saioaren bigarren atala. Oraingoan ere 3 bertsolari ekarri ditugu, eta dantzan izan dira gai-jartzaileak ezarritako erritmoan. Eneko Abasolo “Abarkas”, Nerea Elustondo eta Eneko Fernandez izan dira gaurko protagonistak, eta saio gehienek izan ohi duten estrukturari heldu diote: hasierako agurrak, […]
Maria Riverok “Parentesiak” deituriko lana aurkeztu berri du, sareratu eta entzungai dugu jada kantu berriak. Parentesi baten gaude dio izena ematen dion kantuak, ez dakigu noiz idatzi zuen kantua baina gutako askorentzat parentesi bat bizitzen ari gara egun hauetan. Maria Riverorekin berba egin dugu. Zortzi kantu berrien inguruan eta sortzaile […]
Hirigintza tartean gaurkoan etxeen inguruan mintzatu gara Ula Iruretagoiena arkitektoarekin. Etxean egon behar garen honetan denok bilakatu gara arkitekto, izan ere nork ez du balkoiaren edo terrazaren falta sumatu egun hauetan. Etxe bat diseinatzean hainbat baldintza bete behar dira, gutxieneko azalerak eta argiztapen eta bentilazio gutxienekoak. Baina hauek ez dira […]
