Azaroaren 25etik 29ra, Bakea eta Duintasuna, SODePAZ eta Bakea eta Elkartasuna erakundeek, Donostian, Bilbon eta Gasteizen eragite politikorako agenda bat diseinatu dute Palestinako bi erakundetako ordezkariekin. Bisitaren helburua errefuxiatu palestinarren eta preso politikoen egoera ikusaraztea da, eta baita errefuxiatuen itzulera eskubidea aldarrikatzea ere. Era berean, Israelgo estatuaren giza eskubideen urraketak […]
Gaur Lur eta Hodeik amamari irakatsi diote saiatu behar dela gauzak egiten, nahiz eta batzuetan pentsatu, txarto aterako zaigula. Gainera txarto ateratzen zaigunean zerbait gauza berriak sortzeko aukera bihurtu dezakegu. https://bilbohiria.com/docs2/2019/gaurezdagoeskolarik/191121_gaurezdagoeskolarik_amamabizikletan.mp3 Deskargatu hemen.
Antzerkia baten bitartez Bilboko sare feministak azaroaren 25an izango diren mobilizazioetara dei egin dute. Bilboko udaleko bulegoen aurrean performance baten bitartez indarkeria matxistaren aurrean instituzioek duten jarrera salatu dute. Batetik Bilboko udaleko agintariak, poliziak, eliza eta Bizkaiko diputazioa interpelatu dute, puntu more bat eraikinean edo lepoan jarrita ez da nahikoa […]
Egun seinalatua da azaroaren 25a egutegian, Indarkeria Sexistaren Aurkako Nazioarteko eguna izanik. Hamaika egitasmo antolatu dituzte Euskal Herriko talde feministek, eta aste guztian zehar egongo dira zereginak Bilboko hainbat txokotan. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren eskutik, mobilizazio orokorrak egongo dira hiriburuetan, besteak beste, Bilbon, Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Baionan. Bilbokoa Jesusen […]
Sartaldeko kapitaletik sortaldeko lurraldeetara begira jarri gara gure POTTO saioan. Isturitzen joktu zen XILABA taldekako txapelketaren finala aletu dugu KANALDUDEren lagunen eskutik, eta bertsorik onenak ekarri, aukeraketa diktatorialean. EZ OTOI PENTSA eta HASTA LA 2TORIA taldeak izan ziren buruz buru, bazkari ederraz disfrutatu eta gero Isturitzeko herriko gelan bildu ziren […]
Gramatika Ikusi eta Ikasi A1/A2 mailetarako liburua argitaratu de Erroa argitaletxeak. Sortzetik euskararen didaktikan dihardu Erroa argitaletxeak, euskararen didaktikarako materiala aspalditik landu izan du Erroa argitaletxeak, urteetan hizkuntza lantzen egin duten ahaleginak aukera eman die orain argitaratzen den gramatika liburua egiteko. Erroa argitaletxeko arduradunek badakite hizkuntza gramatika baino askoz gehiago […]
Azaroaren 22an ospatzen da Santa Zezilia musikaren zaindariaren eguna , Bilboko udal musika Eskolak ikus-entzule mota guztiei zuzendutako hainbat jarduera antolatu ditu gaurko. Jardunaldia Eskolako ikasleen kontzertu batekin hasiko da 17:30ean Bilbao Musikan , behin bukatuta, 18:30ak aldera, ordu erdiko kalejira bat egingo da eta 19:00etan ikasleek Bilborocken jardungo dute. […]
Xabi Aburruzagak Bost,deituriko diskoa aurkeztu berri du eta, gaurkoan, diskoa berarekin batera entzuteko aukera izan dugu irratian. Larunbatean Kafe Antzokian izango da bertako doinuak zuzenean jotzen. Azken urte biotako bizipenak, gogoetak eta lagun berriak dira bosgarren diskoaren oinarria. Kolaboratzaile askoren laguntzarekin sortu eta grabatu ditu hamalau abestiak, bederatzi instrumentalak dira […]
Azaroaren 23tik abenduaren 2era bitartean ospatuko dute Bilboko Nazioarteko Txotxongilo jaialdiaren 38. edizioa. Ikuskizun nagusiak Campos Eliseos Antzokian izan arren, aurtengo jaialdia Bilboko auzoetako aretoetara zabaltzea ere lortu dute. Pabellon 6, La Fundicion eta Harrobia aretoetara zabaldu dute 38. txotxongilo jaialdia aurten. Horrez gain, Deustuko, Errekaldeko eta San Frantziskoko udaltegietan […]
Tartean konpainiak ‘Simplicissimus’ kabareta sortu du, kontzentrazio esparru nazi batean ere umorea egiten segitu zuten umorista batzuk ardatz hartuta: Fink, Grunbaum eta Gerron. Olatz Ganboa, Getari Etxegarai , Adrian Garcia de los Ojos eta Patxo Telleria taula gainean, Azaroaren 26 eta 27an estreinatuko dute lana, Bilboko Arriaga antzokian. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/191120_KabaretPatxoTelleria.mp3 Deskargatu […]
