Jaten ditugun elikagai gehienetan dauden elikagarriak dira proteinak. Animalia eta Landare jatorriko proteinak berdinak dira? Proteinak gure elikaduran oso garrantzitsuak dira eta horien inguruan berba egin dugu gaurko nutrizio atalean. Aipatu izan da batzuetan, gurean animalien proteina gehiegi hartzen ditugula… hau orekatu beharko genuke, baina, zein litzateke aholku nutrizionala? Horretarako, […]
Total Food erreserba zentral berritzaileak, ostatuaz gain, jatetxeetan menuak kontratatzeko aukera ere ematen du, etxetik bertatik. Jon Berdote bizkaitarrak sortutako plataformak 600 bat enpresa txiki zein ertainekin dihardu. Oporrak antolatzeko orduan zerbitzu honek jatorduak antolatzeko aukera eskaintzen digu. Turismo eredua aldatzen ari da, eta joera berrien artean, gero eta gehiago […]
Intersekzionalitatearen aukerez eta erabileren mugez hausnartu du Itziar Gandariasek Euskaltzaletasuna eta feminismoa ikastaroan. Bilbo Hiria irratian izan da guzti honen inguruan berbetan. Intersekzionalitatea zapalkuntzari lotuta erabiltzen da maiz, eta subjektu jakin batzuk sortzen ditugu. Zergatik ez erabili emakume pribilegiatuez hitz egiteko? Definizioaren jatorrira jo behar dugu. Intersekzionalitateak erakusten digu pertsonek […]
Gurutze Etxebarria eta Oier Aslak osatzen dute Asla taldea. Sei kantuko lana argitaratu berri dute eta formatu akustikoan aurkezten dabiltza lana. Oier Asla izan da gurean. Gaztetan Maldan taldean aritu zen, ondoren bertsioak egiten hasi eta 2012tik kantu propioak egiten ibili da. Kontzertu batean Gurutze ezagutu eta elkarrekin abiatu zuten […]
Bizkaiko Harrera Sareak KAIA informazio puntua zabaldu berri du. Luis Iruarrizaga kalearen 9. zenbakian. Leku hau, pertsona migranteak haien eskubideei buruz jakiteko eta instituzioen partetik edo era autogestionatu baten bidez, dauden beste hainbat baliabide jakinarazteko ere erabili daiteke: ostatuak, osasuna, elikadura, asiloa, etab. Informazioa eskaintzeko eta jasotzeko ere balioko du […]
Badator Bilboko FANT Zinemaldi fantastikoa. Maiatzaren 2an abiatuko da eta 11 arte iraungo du aurtengo 25. edizioak. Edizio berri honen programa aztertu dugu jaialdiko zuzendari Justo Ezenarrorekin. Ostegunean abiatuko da jaialdia Jack Taylor-en omenaldiarekin eta ostiralean inaugurazio gala izango da Campos Eliseos antzokian. Ondoren Joe Pennaren Artico pelikula proiektatuko da […]
Maiatzaren 26ko Udal Hauteskundeetara antzeko izena duten bi hautagaitza aurkeztu dira Bilbon, eta biak ontzat eman ditu Hauteskunde Batzordeak. Zehazki, Ganemos da bata, eta Ganemos Goazen Bilbao bestea. Azken horrek bi zinegotzi izan ditu azken legealdian, eta salaketa jarriko duela iragarri du. Francisco Samir Lahdou Ganemos Goazen Bilbao taldeko zinegotziak […]
Gaurko bertsio saioan Scott Mckenzie kantariaren San Francisco kantua ekarri digu Rafa Ruedak. 60ko hamarkada hippie ereserkia bilakatu zen. Kantari estatubatuarra San Francisco kantu horrekin egin zen ezagun 1967an. Arrakasta lortu zuen kantu bakarrarekin, ondoren bi lan gehiago grabatu eta musika utzi egin zuen. Bertsioak Petula Clark, tanya tucker, Los […]
POTTO saioaren azken kolpe honetan, Pottopsikotiko-depresiboentzako botika prestatu dugu, ale txikietan banatua: KORRIKAren harira bi opari txiki (Maialenen mezua + Aroa Arrizubietaren bertsoak), Deustuako jaietako bertso-jaialdia (kantuan bost bertsolari Arkaitz Estiballesen aginduetara: Onintza Enbeita, Igor Elortza, Ander Anakabe, Andoni Egaña eta Jone Uria) eta azken buruko lez, Diman izan zen […]
Gaurko euskara jendea atalean Estatuen mugak ekarritako aztertu dugu Xamarrekin batera. Europako estatuen mapa eta Europako kulturen mapa ez dira bat etortzen. Mugak politikoak gerren eta biolentzien ondorio dira, eta ez dira bat etortzen hizkuntza eta kulturarekin. Mugak finkatuta bertan bada hizkuntza eta kultura bat gailentzen dena eta inposatzen saiatzen […]
