Deustualdeko Prest! herri aldizkaria 1999tik ari da euskaraz tokiko informazioa doan lantzen, herritik herrirako. Deustuko jaietan argitaratu zuen lehen zenbakia duela 18 urte. Martxoan 18 urte betetzeaz gain 200. zenbakia argitaratuko du. Marka biak elkartu eta zenbaki berezia prestatu dute. Gainera jaietan argazki erraldoia egin dute. Bertalp Jone kazetariarekin bat […]

Natali Izagirrek lehen diskoa plazaratu berri du Garena deiturikoa. Taldekideekin batera dator Natali izenpean. Ixak Arruti, Gorka Mendizabal, Olaia Inziarte eta Andres Insua ditu aldamenean. Garena kantuak zabaltzen du diskoa eta diskoari izen ematen diona. Ostiralean Bilbon aurkeztuko ditu kantua berriak, gurean izan da lana aurkezten. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/190314_NATALI%20ELARRIZKETA.mp3 Deskargatu hemen.  

Gaurko saioan Xamar ikerlariak hizkuntzen historian askotan gertatu izan den fenomenoa aztertu dugu. Hizkuntza bat , normalean arrazoi politikoengatik hedatzen hasten da eta bertako hizkuntza  galtzen hasten da eta hizkuntza nagusia erabiltzen hasten da bestea baztertuz; horri deitzen zaio auto gorrotoa. Funtsean kolonizazio bat da. https://bilbohiria.com/docs2/2018/euskara%20jendea/EUSKARA%20JENDEA%20-%20Auto-gorrotoa.mp3 Deskargatu hemen.

Gaur eta bihar, Bilboko Euskal Museoan, Euskaltzaindiak mendeurrenaren baitan antolatzen duen bosgarren jardunaldi akademikoa  ospatuko da, II. Nazioarteko Dialektologia Biltzarra. Gaur abiatu da eta bertatik bertara jardunaldiaren jarraipena egin dugu. Bertan, euskararen berba-mintzoak aztertuko dira eta, bide batez, dialektologiaren alorrean nazioartean egin diren azken ikerketak agertuko dira. Lehenengo gonbidatua Adolfo […]

Lizentziarik gabe zein lizentzia edukita… POTTO saioa entzungai dugu Bilbo Hiria irratian. Azken kolpe honetan, domekan, Portugaleten jokatu zen Bizkaiko Taldekako txapelketaren ariketa batzuk dira entzungai (POTOJORRAN, ELORRI eta FAR WEST) eta aurreko egunean, zapatuan, Deustuako herriko tabernan izan zen AFERAK ekimenaren baitako bertso-bazkariaren kantu-errimak (ALAIA MARTIN, AMETS ARZALLUS eta […]

Bihar saio berezia eskainiko dugu Euskal Museotik eguerdiko 12:30etatik 14:00etara. Euskaltzaindiaren II. Nazioarteko Dialektologia Biltzarra bihar eta ostiralean  egingo da, Bilboko Euskal Museoan. Euskaltzaindiaren mendeurreneko bosgarren jardunaldi akademikoaren leloa “Aniztasuna: hizkeren berba-mintzoak” izango da. Hiru helburu nagusi ditu biltzarrak: gaur egun nazioartean dauden dialektologia alorreko ikerketa eta egitasmoak ezagutu, eta horien nondik […]

Jakina da Erdi aroan euskalduna balearen arrantzan ibilitakoak izan direla. Islandian barrena Ameriketara iritsi ziren Kanadara iritsi ziren. Xamarren laguntzaz garai artako kronikak aztertu ditugu, XVI. Mendea Ternuan idatzita geratu zen. Esteban Garibai (1571) eta Lopez de Isasti kronistak aipatu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/euskara%20jendea/EUSKARA%20JENDEA%20-%20Atlantikoa%20eta%20kronista%20gipuzkoarrak.mp3 Deskargatu hemen.

Sortzaile emakumeak gonbidatu ditugu gaurko solasaldira, “Emakumeak oholtzan” deituriko solasaldia izan dugu Kafe Antzokian Gabriel Aresti euskaltegiak antolatuta. Arte diziplina ezberdinetatik datoz.  Miren Narbaiza musikaria da, Ane Pikaza aktore eta ilustratzailea eta Goizalde Landabaso idazle eta kazetaria. Jarraian solasaldiaren laburpena duzu entzungai. Gaur egun lehen baino emakume gehiago ikusten ditugu […]